Kritizismoa Kantek 1770. urtetik aurrera, eta batez ere Kritik der reinen Vernunft (Arrazoi hutsaren kritika) liburuan (1781) azaldu zuen pentsaerari eman zaion izena. Ezagutzari eta berorren mugez egin zituen azterketetatik, gizonak gauzen izate osoz ezin beretu zuela atera zuen ondorioz, eta printzipio horretatik abiaturik, filosofiazko azterketa zuzena, dogmatismorik eta eszeptizismorik gabea, egin ahal izateko, lehendanaz ezagutzaren beraren kritika egin behar dela jarri zuen oinarri gisa; kritika jakintzaren alor guztietara zabaldu behar dela beraz, eta kritika horren bahetik igaro ezin duen jakintzarik edo pentsamendu alorrik ezin aintzat har dezakeela arrazoimenak.

Immanuel Kant

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.