Kristo fusilarekin (polonieraz: Chrystus z karabinem na ramieniu) Ryszard Kapuścińskik poloniar kazetariak 1975ean idatzitako bidai-liburua da. 2019an Amaia Apalauzak euskaratu zuen.

Kristo fusilarekin
Jatorria
Egilea(k)Ryszard Kapuściński
Argitaratze-data1975
ArgitaletxeaCzytelnik (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoaBidaia-literatura
Hizkuntzapoloniera

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Liburua hiru ataletan dago banatuta. Munduko hiru ertz agertzen ditu, nahiago bada. Lehendabizikoan, Palestinako gatazkari buruzko lau kronika daude, “arabiarren ikuspegitik emanak beti”; Libanotik, Siriatik eta Jordaniatik. Bigarren atala liburuko luzeena da. Bolivia, Guatemala, El Salvador eta Haitiri buruzko testu bana daude bertan; eta Che Guevararen eta Salvador Allenderen ibilbideak alderatzen dituen testu bat. Bigarren atal horretan jasota dagoen Guatemalari buruzko testua, zergatik hil zuten Karl von Spreti.[1]

Afrika agertzen da, azkenik, liburuko hirugarren atalean, Mozambikeko Independentzia Gerraren hastapenak azaltzen dituen kronika ez oso luze batekin.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Gurrutxaga Uranga, Amagoia. (2019-11-14). «Botak eta fusilak hizketan» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.