Kristin Tattar (Pärnu, 1992ko uztailaren 3a) estoniar kirolaria da[1]. Disko golfa egiten du eta 2022an Munduko txapelduna izan zen[2].

Kristin Tattar

Bizitza
JaiotzaPärnu1992ko uztailaren 3a (31 urte)
Herrialdea Estonia
Hezkuntza
HizkuntzakEstoniera
Jarduerak
Jarduerakdisc golfer (en) Itzuli

Biografia aldatu

Tartuko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak egin zituen[3].

Hastapenak aldatu

Gazte mailan eskiatzen ibili zen eta birritan irabazi zuen Estoniako txapelketa. Estoniako gazte mailako eski selekzioko kidea ere izan zen. Osasun arazoek ordea eskiatzea utzi arazi zioten 2011n eta kirol berriak praktikatzen hasi zen. 22 urterekin disko golfa egiten hasi zen eta urtebetera profesionala bihurtu zen. 2017ko azaroan Silver Lätt bikotearekin batera DG Academy ("Disko Golf Akademia") sortu zuen eta biak entrenatzaile ari dira bertan[4].

2018tik aurrera goi mailan aritu izan da eta Estoniako disko golf jokalari arrakastatsuena da[5]. 2019an Kanadan[6] eta Estatu Batuetan[7] txapelduna izan zen. 2018, 2019 eta 2021ean Europako Disko Glof Elkarteak (EDGA) emaumezko disko golf jokalari onena izendatu zuen. 2021ean Suediako Latitude 64° konpainiak disko, golf materiala egiten duenak, lau urteko kontratua egin zion 500.000 dolarren truke haren ordezkaria izan zedin[8].

2021etik aurreka aldatu

2021ean faboritoetako bat zen Munduko txapelketa irabazteko baina COVID-19 pandemiaren garaia izanik hainbat murrizketa izan zituzten Estatu Batuetara bidaiatzeko eta horrek sortu zion nahasmenduaren ondoren bosgarren egin zuen Munduko txapelketan. Behin Estatu Batuetan egonik hango bost lehiaketa garrantzitsuenetan hartu zuen parte, lehenengoan hirugarren egin zuen eta gainerako laurak irabazi zituen[9].

2022a bikain hasi zuen eta aurreneko zortzi lehiaketatan podiumak egin zituen eta haietatik bitan garailea izan zen. Denboraldiaren erdialdera ukondoko lesio batek hainbat lehiaketa ez jokatzea eragin zion. Itzuli eta Munduko txapelketa irabazi zuen. Lehenengo estoniarra eta bigarren europarra izan zen txapela lortzen[2]. Hurrengo lehiaketatan ere podiumak egiten jarraitu zuen, bai eta hainbat garaipen lortzen ere.

Palmaresa aldatu

Disko golfean aldatu

  • Munduko txapelketa (1): 2022.

Eskian aldatu

  • Estoniako gazte mailako tapelketa (2)

Erreferentziak aldatu

  1. www.eurosport.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  2. a b (Ingelesez) Rothstein 51515, Matthew. (2022-09-03). «Tattar Makes History in Emporia» Professional Disc Golf Association (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  3. (Estonieraz) «Kettataltsutaja inspireeriv edulugu. Nelja aastaga nullist maailma parimate sekka» Delfi Sport (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  4. (Ingelesez) dgacademy.ee. (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  5. (Ingelesez) «United States Women's Disc Golf Championships» Professional Disc Golf Association (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  6. (Ingelesez) «Canadian National Disc Golf Championships Powered By Innova Champion Discs» Professional Disc Golf Association (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  7. (Ingelesez) «2019 United States Women's Disc Golf Championships - presented by Spotsy Disc Golf Club and Driven by Innova Discs» Professional Disc Golf Association (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  8. (Ingelesez) «Kristin Tattar: Background & Disc Golf Career So Far | UDisc» Release Point - The UDisc Blog (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  9. (Ingelesez) «Kristin Tattar #73986» Professional Disc Golf Association (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).

Kanpo estekak aldatu