Kristian IV.a Danimarkakoa

politikari danimarkarra
Kristian IV.a» orritik birbideratua)

Kristian IV.a (Hillerød, 1577ko apirilaren 12a - Kopenhage, 1648ko otsailaren 28a) Danimarka eta Norvegiako erregea izan zen (1588-1648).

Kristian IV.a Danimarkakoa

Danimarkako monarka

1588ko apirilaren 4a (juliotar egutegia) - 1648ko otsailaren 28a (juliotar egutegia)
Frederiko II.a Danimarkakoa - Frederiko III.a Danimarkakoa

Norvegiako monarka

1588ko apirilaren 4a (juliotar egutegia) - 1648ko otsailaren 28a (juliotar egutegia)
Frederiko II.a Danimarkakoa - Frederiko III.a Danimarkakoa
Bizitza
JaiotzaFrederiksborg gaztelua1577ko apirilaren 12a
Herrialdea Danimarka
HeriotzaRosenborg jauregia1648ko otsailaren 28a (juliotar egutegia) (70 urte)
Hobiratze lekuaRoskildeko katedrala
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaFrederiko II.a Danimarkakoa
AmaSofia Mecklenburg-Güstrowekoa
Ezkontidea(k)Vibeke Kruse (en) Itzuli
Anne Catherine of Brandenburg (en) Itzuli  (1597ko azaroaren 27a (juliotar egutegia) -  1612ko apirilaren 8a (juliotar egutegia))
Kirsten Munk (en) Itzuli  (1615eko abenduaren 31 (juliotar egutegia) -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Oldenburg (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakdaniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakKalmar War (en) Itzuli
Hogeita Hamar Urteko Gerra
Torstenson War (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Find a Grave: 6874443 Edit the value on Wikidata

Danimarkako heroi militar handienetakoa izan zen, parte hartu zuen gerratan emaitza onik lortu ez bazuen ere. Erreforma administratibo eta militar ugari egin zituen Danimarka inperio kolonial izateko asmoarekin. Gaur egun ikusgai dauden jauregi eta gaztelu gehienak berak altxatu zituen.

Biografia aldatu

Frederiksborg gazteluan jaio zen 1577. urtean eta Frederik II eta Mecklemburgoko Sofiaren seme zaharrena zenez 11 urterekin aita hil zitzaionean bera bihurtu zen Danimarkako errege. 1597. urtean Prusiako dukearen alaba zen Ana Katalinarekin ezkondu zen.

Herbehereetako ingeniarien laguntzarekin hainbat gotorleku eraiki zituen. Armada sendotu zuen eta itsas flota ere handitu zuen, 1596an hogei ontzi izatetik 1610ean 60 izatera pasa baitzen. Europako estatu kolonialistei jarraituz Ekialdeko Indiako Daniar Konpainia (Danks Ostindisk Kompagni) sortu zuen 1616. urtean, Indiako Trankerbar herrian egoitza zuena.

Gerrak aldatu

1611. urtean Suediaren aurkako gerra hasi zuen, Kalmarreko gerra izenaz ezagutzen dena, Kalmar herria konkistatzea lortu baitzuen Gustavo II Adolfok Knäredeko Bakea (1613) sinatzean.

1620. urtean Alemania eraso zuen Elba eta Weser ibaien kontrola eskuratzeko eta Hanburgok Holstein eskualdea eman behar izan zion Danimarkari. Alemanian katolikoen indarra handitzen zihoanez Hogeita Hamar Urteko Gerra sortu zen eta Kristian IV.ak bertan parte hartu nahi izan zuen baina katolikoek 1626an garaipen handia lortu zuten eta Jutlandia osoa eskuratu zuten. Egoera honen aurrean Kristian IV.ak Suediako Gustavo II Adolfori laguntza eskatu zion eta bien indarrari esker 1629.ko Lübeckeko Itunean lurrik ez galtzea lortu zuen.

Danimarkak Eskandinavia eta Itsaso Baltikoaren kontrola galtzeko arriskua ikusirik, Alemania eta Suediarren arteko harremanak ekiditen saiatu zen. Suediar parlamentua haserretu egin zen eta 1643. urtean suediarrek Danimarka erasotzeko aukera ikusi zuten beren aliatua zen Bohemiatik eraso zutelarik. 1644. urterako Jutlandia eskuratua zuten jadanik. Kristian IV.k hasieran lortu zuen suediarrak Fioniara ez iristea baina herbeheretarrek suediarrekin bat egin zuten eta Daniar-Norvegiar armada suntsitu zuten.

1645. urtean Brömsebroko Bakea sinatzean Danimarkak Gotland eta Saamara uharteak galdu zituen eta Norvegiak Jämtland eta Härjedalen probintziak.

Azken urteak aldatu

Kopenhagen hil zen eta Roskildeko Katedralean ehortzi zuten. Hiri asko fundatu zituen, bere izena daramatenak, hala nola Christianhavn (Gaur egun Christiania hiri librea dagoen Kopenhageko auzoa) eta Christiania (gaur egun Oslo deitzen dena, Norvegiako hiriburua).

Hainbat jauregi eta gaztelu eraiki eta berriztu zituen. Kopenhageko Rosenborg jauregia eta Børsen (Burtsa) jaso zituen eta Frederiksborg eta Kronborg gaztelua berriztu zituen.

Guztira 21 seme alaba izan zituela uste da. Bere ondorengoa Ana Katalina lehenengo emaztearekin izan zuen Frederik III.a izan zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kristian IV.a Danimarkakoa