Kristaua!

Anselmo Ginearen margolana

Kristaua! Anselmo Ginea artista bizkaitarrak 1897an oihalean egindako olio-margolan bat da. Gaur egunean Bilboko Arte Ederretako Museoan dago[1].

Kristaua!
Jatorria
Sortzailea(k)Anselmo Ginea
Sorrera-urtea1897
Izenburua¡Cristiano!
Mugimenduakostunbrismoa
Puntillismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak264 (altuera) × 395 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaBilboko Arte Ederren Museoa
BildumaBilboko Arte Ederren Museoa
Inbentarioa82/2511

Gaia aldatu

Margolan honen gaia eszena kostunbrista bat da. Bertan baserrira iritsi berri den nekazari familia bat irudikatzen da, jaioberria bataiatu ondoren. Zehazki, haurra amaren besoetan emateko unea agertzen da da.[2][3] Atzealdean Begoñako basilika ikusten bada ere, protagonistek Arratiako jantziak daramatzate[1].

Estetika aldatu

Estetikari dagokionez, aurrekaldean dauden irudiak akademikoki landuta daude eta ondoan, aldiz, teknika modernoagoak erabiltzen ditu: puntillismoa, enpastea eta kolore biziak[2].

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Bilduma online eta irudien salmenta | Bilboko Arte Ederren Museoa» www.museobilbao.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-03).
  2. a b Guinea y Ugalde, Anselmo, 1855-1906.. (2012). Anselmo Guinea (1855-1906) : los orígenes de la modernidad en la pintura vasca. Museo de Bellas Artes de Bilbao ISBN 978-84-96763-36-4. PMC 777477265. (Noiz kontsultatua: 2020-02-03).
  3. Anselmo Guinea (1855-1906) : las ilustraciones de un chimbo.. Fundación BBK 2012 ISBN 978-84-8056-315-4. PMC 796782607. (Noiz kontsultatua: 2020-02-03).

Kanpo estekak aldatu