Kraterraren gudua, 1864ko uztailaren 30ean, AEBetako Gerra Zibilean, Petersburgo setioan zehar jazotako gudu bat izan zen. Honetan, Robert E. Lee jeneral konfederatu buruaren Ipar Virginiako Armada eta George G. Meade jeneral unionista buruaren Potomaceko Armada elkar borrokatu ziren, Konfederazioaren garaipenaz.

Kraterraren gudua
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila
Uztailaren 30eko larunbateko eztandaren eszena, Alfred R. Waud ilustratzailearen lana.
Data1864ko uztailaren 30a
LekuaPetersburg, Virginia
Koordenatuak37°13′06″N 77°22′40″W / 37.21825°N 77.37768°W / 37.21825; -77.37768
EmaitzaKonfederazioaren garaipena
Gudulariak
Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak Estatu Konfederatuak
Buruzagiak
Ambrose E. Burnside
James H. Ledlie
Robert E. Lee
William Mahone
Indarra
8.500 6.100
Galerak
3.788
(504 hildako, 1.881 zauritu, 1.413 atzemanak/desagertuak)
1.491
(361 hildako, 727 zauritu, 403 atzemanak/desagertuak)

Gudu honek AEBetako Historian ospea baldin badu, bertan unionistek eragindako mina leherketa handiarengatik da, hark sortutako kraterrak guduari izen eman zion. Bi gerren eta armamenduen ezberdintasunak alde batera utzita, Lehen Mundu Gerrako mendebaldeko frontean ohikoak izango ziren trintxera gerra latzen aurrekaria ere izan zen.

Gudua aldatu

Petersburgo setioan, Armada Unionista eta Konfederatua, ez atzera, ez aurrera, gehiegi luzatuz zihoan trintxera gerra egoera latzean zeuden. Orduan, Ambrose Burnside jeneral unionista Pennsylvaniako ikatz meatzari errejimendu batek iradokitako plan batetaz oroitu zen: trintxera konfederatuen azpitik lurpeko tunela zulatu eta bertan lehergailu mina bat ipintzea, hura lehertuarazi eta konfederatuei ustekabean erasotzea. Honela egin zen.

Unionistek mina lehertuarazi eta sekulako eztanda gauzatu zen. Berehala Armada Unionistak ezusteko erasoaldiari ekin eta eztandak eragindako 50 metro zabal eta 9 metro sakoneko krater handiruntz zuzendu ziren, bertan konfederatuak hilik edota larriki zauriturik topatuko zituztelakoan. Hasieran eztanda ikaragarriak konfederatuak harriturik eta ezustean topatu zituen, leherketak haietako batzuk hil eta beste batzuk zaurituz, unionisten garaipena gauzatuko zela zirudien, baina planaren aurreikuspen ezak krater handi hura unionistentzat sator zuloa bilakatu zuen: unionistek aurreruntz egiten denbora gehiegi pasa zuten, gainera behe lainoak haietako asko kraterrara jaistea bultzarazi zituen, ondorioz goialdean ezarriak zeuden konfederatuek nahieran eta gupidarik gabe untxiak bailiran tirokatu zituzten, kraterran zeuden unionistak maldan gora egin ezinik eta hilak edo zaurituak zihoazen heinean bata bestearen gainean lokatzetan pilatuz joan baiziren, sekulako sarraskia gauzatuz.

Unionistek ia 4.000 baja izan zituzten, aldiz konfederatuek 1.500.

Gudu honen ondoren Burnside betiko kargugabetua izan zen, aurrez zenbait hanka sartze eginak bazituen ere, honakoak beren goi agintarien pazientzia gainezka eginarazi baitzuen.

« "Burnside bakarrik da garaipen ziur bat porrot ikusgarri batean bilakatzeko gai" »
Abraham Lincoln

Zinema aldatu

Zineman Cold Mountain (2003) film ospetsuaren lehenbiziko eszenetan agertzen den gudua da, hauetan Jude Law aktoreak soldadu konfederatu bat antzezten du, baina filmak akats larria burutu zuen, ziur aski nahitan egina eta filmaren eszenak ikusleentzat epiko eta ikusgarriagoak izan zitezen, eztanda handia ez baitzen egun argiz gertatu, goizeko 4:44etako ikuntasunean baizik.

Kanpo estekak aldatu