Kotxintxina[1] (vietnameraz: 南圻, Nam Kỳ) frantsesek Vietnamgo hegoaldeko lurraldeari eman zioten izena da. Historikoki izen hauek eduki zituen vietnameraz: Gia Định (1779–1832), Nam Kỳ (1834–1945), Nam Bộ (1945–48), Nam phần (1948–56), Nam Việt (1956–75), eta azkenean Miền Nam.

Kotxintxinako kolonia
Nam Kỳ
1862 – 1945
Frantziako protektoratua
bandera

armarria

Kontxintxina (Nam Kỳ) mapa
Geografia
HiriburuaSaigon
AzaleraFrantziar Indotxinako piastra km²
Kultura
Hizkuntza(k)Frantses, Vietnamera
ErlijioaBudismo, konfuzianismo, taoismo, kristautasun
Historia
Aurrekoak
[[Image:|border|20px]]Nguyen dinastia
Vietnamgo Inperioa
Ondorengoak
Vietnamgo Inperioa
Vietnamgo Estatua

Kanbodiako ekialdean zegoen, Siamgo golkoaren ertzean, Hegoaldeko Txinako itsasoaren hegoaldean. 64.100 km2. Hiriburua, Saigon (egun, Ho Chi Minh).

Ekonomia aldatu

Nekazaritza (arroza batez ere, artoa, patata, kokoak, kotoia) eta arrantza dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Historia aldatu

Champa eta Khmer erresumetan banatua izan da mendeetan zehar Kotxintxinako lurraldea. XV. mendean hartu zuen Kotxintxina Le Thanh Tong enperadore vietnamdarrak. Nguyen familiaren mende egon zen XVII-XVIII. mendeetan, eta Txinaren esku geroago. Frantsesek bere mendeko lurralde egin zuten Saigon 1859. urtean. Bigarren Mundu Gerra amaitutakoan Viet Minh-en mende geratu zen Saigon, baina britainiarrek Kotxintxina hartu zuten Saigon frantsesen esku uzteko (1945). 1949 arte egon zen Kotxintxina frantsesen esku.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

Kanpo estekak aldatu