Kotoi makina

kotoi landarea jotzeko makina, haziak eta kotoi-zuntzak bereizteko makina

Kotoi makina 1793an asmatu zuen Georgian Eli Whitney estatubatuarrak, kotoiaren hazia bere zuntzetik bereizteko.

XIX. mendeko kotoi makina, Hamden hiriko Eli Whitney Musean.
Estatu Batuetako hegoaldeko landaketa batean kotoia garautzeko makinaren hastapeneko erabilera

Makina honi esker, ordura arte Estatu Batuetako esklaboek eskuz egindako lana asko sinplifikatu zen.[1] Oso asmakizun garrantzitsua izan zen kotoiaren hazkuntzaren historian. Horretarako, Eli Whitneyk patentea jaso zuen 1794ko martxoaren 14an.

Eli Whitneyren laguntzaile mekaniko izandako Hodgen Holmesek garapen garrantzitsu bat gehitu zion, 1796an, Whitneyren makinari: zilindroen kakoak zerrekin ordeztuta, hondakin indizea asko mugatu zuen. Bere makinak punta-danborra ordezkatzen zuen, zilindro baten gainean jarritako zerra zirkular batzuez, erregularki sakabanatuta.[2]

Matilda Joslyn Gageren arabera, kotoi makinaren diseinatzaile nagusia Catherine Littlefield Greene izan zen, baina, ohi bezala, historiak gizon bati, Eli Whitneyri eman zion ohore hori.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Claude Fohlen (2007) Histoire de l’esclavage aux États-Unis. Paris, Tempus Perrin. 136. or. ISBN 978-2262026776.
  2. «Gettysburg Compiler - Google News Archive Search» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-21).
  3. Matilda Gage (1883) «Woman as Inventor» in The North American Review, 136. liburukia.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu