Ekonomian, kostu-mozkin analisia errentagarritasun ekonomikoaz eta diru-sarrera eta irteerez gainera proiektu batek ekarriko dituen onurak eta kalteak aztertu eta ebaluatzen dituzten metodoen multzoa da. Inbertsio-proiektu publikoetan erabiltzen diren metodoak dira, horietan proiektuak gizarteari eta ingurumenari dakarzkion abantailak eta arazoak hartu behar baitira kontuan, baina inbertsio pribatuetarako ere erabiltzen dira, proiektuak eragingo dituen efektu ez ekonomikoak ebaluatzeko. Ekonomiatik, terminoa beste jakintza-arlo batzuetara eta hizkera arruntera ere zabaldu da, erabaki batek ekarriko dituen alde onak eta txarrak aztertu behar direnean.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.