Kosmopaletismo

neologismo ironikoa, kosmopolitismoaren antonimoa

Kosmopaletismo lagunarteko erregistroan erabiltzen den terminoa da. Ziur aski gaztelaniatik maileguan hartutako hitz elkarketa da (izena + adj. + atzizki): kosmopolita (mundu osoa ezagutzen duena; munduko pertsona guztiek komunitate bakar bat osatzen dutela baieztatzen duen pertsona) eta gaztelaniazko paleto hitzen elkarketa[1], (trauskil, oies, ezjakin, baldar) + -ismo.[2][3][4] (Cosmopaleto hitza gaztelaniaz ere erabiltzen da, cosmopolita hitzaren ifrentzu bezala, hitz-jolasa eginez).

Mundu osokoa agertzeko gogoa erakusten duenari baina, paradoxikoki, herri edo auzo txiki batetik atera ez den pertsona baten konplexua erakusten duenari egotzi ohi zaio kosmopaletismoa.

« Agintarien kosmopaletismo salaketak ere ondorio gutxi ekarri ditu. Beharbada onartzen hasi beharko dugu eta ahal den neurrian euskarara ekarri anglizismook. «Jarri baskuain (< (Ingelesez) Basque Wine) gorri bat, mesedez». Mendeak daramatzagu maileguak guretzen.[5] »

—Angel Erro


Adibideak aldatu

Batzuentzat behar ez den tokietan ingelesa erabiltzea, esate baterako, bertoko erakunde edo Euskal Herritik nekez aterako diren enpresak izendatzeko, kosmopaletismoan erortzea da.

Erreferentzia aldatu

  1. «Kosmopaletismo politikoa • ZUZEU» ZUZEU 2015-05-17 (Noiz kontsultatua: 2021-09-15).
  2. Narbaiza, Leire. «Kanpolarrosak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-09-15).
  3. SLU, Herritar Berri. (2016-04-14). «Hau da Iruñea eta hauek gure kartelak» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2021-09-15).
  4. Karmele Artetxe: “Inguma tresna bat da eta zentzua du komunitatea badago” – UEU-ren mintegia. (Noiz kontsultatua: 2021-09-15).
  5. Erro, Angel. «Baskuain» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-15).