Kortxea musikan, biribil baten zortzirena irauten duen musika irudi bat da.

Italian croma izena jasotzen du (antzina fusa), Erresuma Batua eta Kanadan quaver (soinu dardaragilea) eta AEBetan eighth note (nota zortzirena).

1. irudia Plika gorantz duen kortxea bat, beherantz duen beste bat eta kortxea isiltasun bat.

Kortxea izena frantsesezko crochetetik dator, "kakotxoa" (crocheren txikigarria, kakoa edo okertua, vikingoerazko krôkretik, kakoa) halakoa baita musika irudi honen isatsa.

Kortxea obalo txiki bete bat bezala marrazten da (notaren burua) plika izeneko gorantz edo beherantz zuzendutako lerro bertikal batekin, lerro honen muturretik eskuinalderantz isats bakar bat irtetzen delarik (ikus 1. irudia). Plikaren luzera, zehazki zortzidun batekoa izan behar da. Honekin lotutako irudi bat kortxea isiltasuna da, kortxea baten iraupen berekoa.

Plikak dituzten nota guztiak bezala (biribila ezik guztiak), arau orokorra, kortxearen altuera adierazten duen obaloa pentagramaren erdialdeko lerrotik behera dagoenean, plika obaloaren eskuinaldean marraztea da, gorantz begira, erdiko lerrotik gora dagoenean, obaloaren ezkerrean eta beherantz begira marrazten den bitartean.

2. irudia Lotutako lau kortxea.

Isatsa, berez neuma deitua, beti plikaren eskuinalderantz doa, eskuinerantz kurbaturik. Plika gorantz begira dagoenean, isatsa goikaldeko muturrean abiatzen da eta beherantz kurbatzen da; plika beherantz begira dagoenean, berriz, isatsa behealdeko muturretik abiatzen da eta gorantz kurbatzen da.

Zenbait kortxea (edo kortxeaerdi, fusa edo fusaerdi) bata bestearengandik oso gertu eta pultsu unitate berean daudenean, plikak lerro sendo batekin lotzen dira, orokorrean horizontala dena (lotu behar diren nota ezberdinen norantza orokorraren arabera), 2. irudian agertzen diren notetan bezala.


Kanpo estekak aldatu