Korbeta arma arinak daramatzan gerraontzi txiki eta arina da. Patruilari bat baino handiagoa, eta fragata bat baino txikiagoa da. Itsas armada guztientan erabiltzen dira horrelako ontziak kostak babesteko, baina ez dagokie beti korbeta izena.

Novik korbeta errusiarra, XIX. mendekoa

Gerra-belaontzia aldatu

Antzinako korbetak fragatak baino txikiagoak ziren; hiru masta eta bela karratuak zituzten, eta arma bizkar bakarra zuten, hau da, kanoi-ilara bat besterik ez.

Baporea aldatu

Lurrinaren indarrez eta pare bat mastaz hornituta, eginkizun kolonialistetan erabili ziren korbetak.

XX. mendea aldatu

 
Steregushchiy korbeta errusiarra, 2009an

Bigarren mundu gerran Erresuma Batuak korbetak egin zituen ontziola txikietan konboiak babesteko asmoz, urpekontzietatik eta. Orduan 60 metroko luzera zuten, eta 900 bat tona. Gaur egun 1000 eta 2000 tona arteko gerraontzia da korbeta. Bere betekizunak kostaldea gordetzea, guda txikietan parte hartzea, flota handiei laguntzea edo misio diplomatikoetan indarra erakustea dira.

Kanpo estekak aldatu