Kopetazuri arrunta (Fulica atra) Rallidae familiako hegaztia da[1], Europan, Asian, Australian eta Afrikan bizi dena.

Kopetazuri arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaGruiformes
FamiliaRallidae
Espeziea Fulica atra
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa36,5 g (pisua jaiotzean)
arra: 835 g (helduen pisua)
emea: 715 g (helduen pisua)
Zabalera75 cm
Kumaldiaren tamaina7,7
Eguneko zikloaeguneko
Errute denbora22 egun
Fulica atra
Kopetazuriak bazkatzen.
Kopetazuri bikoteen arteko borroka.

Deskribapena aldatu

Lumaje iluneko hegaztiak dira, moko sendoa eta kopetan ezkututxoa dutenak, biak zuriak, hortik bere izena. 35-40 cm arteko luzera eta 70-75 cm arteko hego-zabalera ditu eta 500-900 gramo artean pisatzen du[2]. Hanka luzeak ditu, eta hatzamar gingildunak. Hauek igeri egiteko laguntzen diote aurrera egiterakoan tolestu egiten baitira erresistentzia txikituz, baina atzera egiterakoan zabaldu egiten dira arraunaren pala funtzioa eginez. Helduetan ez dute sexu dimorfismorik agertzen baina gaztetan desberdinak dira, lumaia marroi-arrea eta masaila eta eztarri argiak dituzte. Ezkututxoa ere oso txikia izaten dute, arre kolorekoa[3].

Ongi igeri egiten dute, baina hegaldi ahula dute. Asko kostatzen zaio hegaldatzea eta ur azalean korrikaldi luzeak egin ehar izaten ditu lortzeko[2].

Hamar-hamabi urte arte bizi daitezke, batzuetan gehiago ere bai.

Habitata aldatu

Ez da oso exigentea eta edozein motatako hezegunetan agertzen dira, hala naturalak nola artifizialak ere; padurak, aintzirak, ibaiak, urtegiak. Sakonera ertaineko ur lasaiak nahiago ditu, ertzetan lokaztiak dituztenak eta landaretza ugaridunak, bertan habia egin ahal izateko. Lezkadiak atsegin ditu habiak egiteko, bai eta arriskua somatuz gero bertan babesa bilatzeko ere. Ur azpiko landaretza behar du, hau faktore mugatzailea izan daiteke, ugalketa garaian bereziki[3].

Elikadura aldatu

Landare akuatikoak, errizomak, haziak, fruituak eta belarrak jaten ditu[4]. Noizbehinka ornogabe txikiak ere jaten ditu, ugalketa garaian bereziki, intsektuak, barraskiloak, zizareak... Zapaburuak ere harrapa ditzake[3].

Zelai hezeetan, putzuetan, arroz zelaietan edo laku eta urmaelen ertzetan jaten du. Gutxitan ur azpira murgiltzen da lurrean aurkitzen ez duen janaria bilatzeko.

Ugalketa aldatu

Taldeka ibiltzen dira eta beste hegazti batzuekin bizi daitezke udazken eta neguan, harraparien aurkako babesa bilatzen dute horrela[5]. Araldian eta abia egiteko garaian ordea lurraldekoi eta oso oldarkor bihurtzen dira[6]. Borrokak ere nahiko ohikoak izaten dira eta hainbat autoreren ustetan kopetako ezkutuaren tamainak kopetazuerien arteko hierarkia markatzen du[2].

Belar flotagarriez edo erdi urperatuta dauden adarretan egindako habia sendoetan erruten du. Urtarriletik maiatzera erruten du, arre koloreko eta puntutxo beltzdun 5-6 arrautza inguru. Txitaldiak 21-24 egunekoa da, eta hartan bi gurasoek hartzen dute parte. Txitoek habiatik alde egiteko joera dute (4 egunetara egiten dute hori) eta 8 asteetara independizatzen dira[3].

Lertxunek eta kaioek sarritan erasotzen dituzte kopetazurien habiak eta txitek aurreneko 10 egunetan duten hilkortasun-tasa handia da oso, helduek janaria ekarriko dutenaren menpe baitaude[7]. Horren ondorioz hainbat kumaldi izaten dituzte urtero, baita hiru kumaldi ere[2]. Batzuetan kopetazuriek arrautzaren bat beste kopetazuri baten habian ere jartzen dute[7].

Taxonomia aldatu

Carl von Linneok deskribatu zuen 1758 urtean Systema naturae liburuan[8] eta Fulica atra izena eman zion. Fulica kopetazuriaren latinezko izena da eta atra berriz ater ("iluna") adjetiboaren aldaera femeninoa[9].

Lau azpiespezie ezagutzen dira[10]:

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Attenborough, David. (1998). The Life of Birds. Princeton: Princeton University Press ISBN 978-0-691-01633-7..
  2. a b c d «Kopetazuria, lezkadietako aprobetxategia - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-04).
  3. a b c d «Focha común» SEO/BirdLife.
  4. (Ingelesez) Perrow, Martin R.; Schutten, J. Hans; Howes, John R.; Holzer, Tim; Madgwick, F. Jane; Jowitt, Adrian J. D.. (1997-01-01). «Interactions between coot (Fulica atra) and submerged macrophytes: the role of birds in the restoration process» Hydrobiologia 342 (0): 241–255.  doi:10.1023/A:1017007911190. ISSN 1573-5117. (Noiz kontsultatua: 2020-01-04).
  5. van den Hout, P.J.. (2006). "Dense foraging flotillas of Eurasian coots Fulica atra explained by predation by Ganges soft-shell turtle Aspideretus gangeticus?". Ardea. 94 (2):, 271–274 or..
  6. Cave,A.J.; J.Visser; A.C. Perdeck.. (1989). Size and quality of the Coot (Fulica atra) territory in relation to age of its tenants and neighbours. Ardea 77, 87-97 or..
  7. a b (Ingelesez) Steve. (2015-06-20). «This Coot has a Secret!» NatureOutside (Noiz kontsultatua: 2020-01-04).
  8. «World Birds Taxonomic List: Genera and species with citations.» www.zoonomen.net (Noiz kontsultatua: 2020-01-04).
  9. James A. Jobling.. Helm Dictionary of Scientific Bird Names. Bloomsbury Publishing, 58, 158 or. ISBN 1408125013..
  10. (Ingelesez) «Common Coot (Fulica atra)» www.hbw.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-04).

Kanpo estekak aldatu