Koordenatu ekliptikoak, zeruko objektu batek, Aries Puntua eta ekliptikaren planoarekiko duen posizioa zehaztea ahalbidetzen duen zeru koordenatu sistema bat da.

Eguzkiak, Lurraren benetako mugimenduaren ondorioz, zeru esferan itxurazko ibilbide bat deskribatzen du, ibilbide hori, dagoen planoa bezala, ekliptika deitzen delarik. Plano horrekiko perpendikular dihoan lerroari, "ekliptikaren ardatza" deitzen zaio, makurdura axiala edo ekliptikaren oblikuitatea, ekliptikak, zeru ekuatorearekin eratzen duen angelua den bitartean. Gaur egun, 23º 26'ko balioa du.

Ekinokzioen lerroa, ekuatorea ekliptikarekin elkartzen den tokia da. Lerro honen mozketak zeru esferarekin, ekinokzioen puntuak adierazten ditu. Puntu Vernal edo Aries Puntua deitzen da Eguzkia proiektatzen den puntua, hego hemisferiotik iparraldekora igarotzean.

Equinoccioen lerroak (x ardatza), solstizioen lerroak (y ardatza) eta ekliptikaren ardatzak (z ardatza) iparralderantz eratutako erreferentziazko triedroari, erreferentzia sistetema ekliptiko deritzo.

Bi koordenatuak, zeru longitudea, ekliptikaren gainean neurtua, Aries Puntutik abiatuta eta erloju orratzen aurkako zentzuan, eta zeru latitudea dira, azken hau, astroak, ekliptikarekin eratzen duen angelua delarik.

Bi koordenatu mota daude: koordenatu geozentrikoak eta koordenatu heliozentrikoak.

Kanpo estekak aldatu