Kontzeptu mapak, buru mapak edo mapa mentalak informazioa aurkezteko diagramak dira[1], eta gai bati buruzko ikuspuntu zehatza irudikatzeko erabiltzen dira, kontzeptuak erlazionatuz eta hierarkikoki antolatuz. Hiru elementuk osatzen dituzte kontzeptu-mapak: kontzeptu nagusiak, horiek lotzeko geziek, eta lotura-hitzak. Azkeneko horiek kontzeptuen arteko erlazioak azaltzen dituzte. Hiru oinarrizko elementu horiekin proposizioak sortzen dira, eta horiexek dira benetan kontzeptu mapa osatzen dutenak.

IHMC CmapTools programa erabilita sortutako kontzeptu mapa.
FreeMind softwarea erabiliz egindako kontzeptu mapa bat.

Kontzeptu mapak Joseph Novakek landu zituen, 1970eko hamarkadan, Cornell Unibertsitatean, gaur egungo kontzeptu-mapak garatzeko balio izan zuten oinarri formalak, ikaskuntza esanguratsua kontuan hartuta.


Kontzeptu mapak informazioa azaltzea errazten du eta horrela kontzeptuak ulertzea eta memorizatzea bideratzen du. Ideiak garatzeko eta sormena bultzatzeko erabiltzen diren adimen-mapetan ez bezala, zehaztasuna bilatzen da kontzeptu-mapen bitartez.

Kontzeptu mapak osatzeko elementuak aldatu

Kontzeptua aldatu

Kontzeptu bat izen edo etiketa batez izendatzen den objektua da (Novak eta Gowin, 1988). Adibidez, etxea, ura, aulkia, hodeia. Kontzeptua gizakiaren gogoan objektu edo gertakari baten irudiaren adierazpen gisa uler daiteke (Segovia 2001). Hauetako batzuk elementu konkretuak adierazten dituzte (etxea, mahaia), beste batzuek, aldiz, nozio abstraktuak, errealitatean existitzen badira ere, ukitu ezin direnak (demokrazia, estatua).

Lotura hitzak aldatu

Aurrizkiak, atzizkiak, juntagailuak, aditzak dira. Kontzeptuak erlazionatzeko erabiltzen dira. Lotura hitzen nahiz kontzeptuen bidez, kontzeptuen arteko harremana era sinplean deskribatzen duen esaldi bakunak eraiki daitezke.

Lotura lerroak eta geziak aldatu

Lerroak erabiltzen dira kontzeptuen arteko loturak irudikatzeko. Lerroaren erdiko aldean lotura hitzak ezartzen dira eta geziak erabil daitezke esaldien norabidea zehazteko.

Geziak aldatu

Novak eta Gowinen arabera, kontzeptuen arteko menderakuntza gertatzen ez den kasuetan bakarrik erabil daitezke geziak. Hortaz, erlazio gurutzatuak adierazteko erabil daitezke, maparen atal batean eta bestean dauden kontzeptuak lotzeko, hain zuzen. Geziek, menderakuntza harremanik ez dagoela adierazten digu. Adibidez, ura, zuhaitza, etxea.

Lotura gurutzatuak aldatu

Kontzeptu maparen atal ezberdinetan aurkitzen diren kontzeptuen arteko harreman esanguratsu bat dagoenean erabiltzen dira. Lotura gurutzatuen adierazpen grafikoak geziak dira.

Elipsea edo laukizuzena aldatu

Kontzeptuak elipse edo laukizuzen baten barruan jartzen dira eta lotura hitzak kontzeptuak lotzen dituzten lerroen ondoan idazten dira. Autore askok kontzeptu eta proposizioez gain beste informazio mota bat sartzeko ere erabiltzen dituzte, hala nola, ekintzak, iruzkinak, zalantzak, teoriak... Adierazpen bisualean, forma eta kolore ezberdinak hartzen dituzte kontzeptu bakoitza adierazteko.

Egileak elipseari, laukizuzenari, edo testua inguratzen duen beste forma geometrikoari balio sinboliko bat-edo erantsi ahal dio. Bide beretik erabiltzen diren koloreei.

Kontzeptu maparen ezaugarriak aldatu

  • Kontzeptu mapa informazioa adierazteko modu labur bat da.
  • Sinpleak izan behar dira eta argi adierazi behar dituzte kontzeptu eta proposizioen arteko harremanak.
  • Orokorrenetik espezifikora egituratua egon behar du. Hau da, ideia orokorrak egituraren goiko aldean azaldu behar dira, espezifikoak eta adibideak aldiz, beheko aldean.
  • Ikusgarriak izan behar. Izan ere, mapa ikusgarria bada, errazagoa da bertan azaltzen den informazioa buruz ikastea, baita buruz ikasitakoa iraunkorragoa izatea ere. Modu honetan, arreta arazoak dituzten ikasleen hautematea errazten da.
  • Inoiz errepikatzen ez diren kontzeptuak obaloen barruan daude eta lotura hitzak harreman lerroetatik gertu.
  • Gomendagarria da kontzeptuak letra larriz idaztea, lotura hitzak aldiz, minuskulaz. Hauek testuan erabili ez diren hitzak izan daitezke, beti ere, proposizioaren esanahia mantentzen den bitartean.
  • Lotura hitzetarako aditzak, juntagailuak edo bestelako lotura kontzeptualak erabil daitezke. Hauek, mapari zentzua ematen diote, baita gaiari buruz ezer ez dakien pertsona bati ere.
  • Ideia nagusia kontzeptu berdin ugaritan bana baldin badaiteke, altuera edo lerro berean agertu behar dira.

Nola egin kontzeptu mapak aldatu

 
Problemetan oinarritutako ikaskuntza. (Buru-mapa www.wiki2map.org webgunearen bidez automatikoki sortua).
  • Irakurtzen den heinean, identifikatu ideia edo kontzeptu nagusi eta bigarren mailakoak, hauekin zerrenda bat sortuz.
  • Zerrenda horrek irakurgaian agertzen diren kontzeptuak islatzen ditu, hauen arteko loturak eta ordena aldiz, ez.
  • Menpeko kontzeptuak aukeratu.
  • Menpeko harremanak izan ez arren, harreman gurutzatuak dituzten kontzeptuak aukeratu.
  • Garrantzia berdina duten kontzeptua bi edo gehiago izanez gero, hauek, lerro edo altuera berdinean azaldu behar dira, hau da, maila berdinean, ondoren, ideia garrantzitsuekin erlazionatuz.
  • Kontzeptuak lotzen dituzten lerroak erabili, eta [Lerro (geometria)|lerro]] bakoitzaren gainean kontzeptu hauek argituko dituen hitz edo esaldi bat idatzi.
  • Kontzeptu edo proposizioei esanahi handiagoa emango dioten irudiak ezarri.
  • Kontzeptu edo proposizioak zehaztea ahalbideratzen duten adibideak diseinatu.
  • Kolore ezberdinak aukeratu, harremanak dituzten kontzeptuak eta menpekoak direnak ezberdindu (lotura gurutzatuak).
  • Irudiak aukeratu (obaloak, laukizuzenak, elipseak...) erabiliko dugun informazioaren arabera.
  • Azken pausoa, maparen eraikuntza izango da, kontzeptuak antolatuz. Kontzeptuak, orokorrenetik zehatzenera adierazita egon behar dira, beheranzko ordenari jarraituz eta lerro gurutzatuak erabili behar dira, elkarrekin harremana duten kontzeptu edo proposizioak lotzeko.

Erabilpenak aldatu

  • Estruktura konplexuak diseinatzeko (testu luzeak, hipermedia, web orrialde handiak, etab.).
  • Ideia konplexuen adierazpena egiteko, azaltzeko.
  • Ikaskuntzan eta irakaskuntzan laguntzeko ezagutza berri eta zaharrak esplizituki integratuz.
  • Ulermen eza aurreikusteko eta aurre egiteko.

Kontzeptu mapak egiteko softwarea aldatu

Etengabe sortzen dituzte kontzeptu mapak egiteko eta partekatzeko aplikazioak[2]. Hona hemen bakar batzuk.

Online aplikazioak aldatu

 
Burmuinaren eta adimenaren eskema bat; kontzeptu mapa bat.
 

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «What is mind mapping? - Basics - Mindomo Help» help.mindomo.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
  2. (Ingelesez) «The best mind mapping software in 2020 | Zapier» zapier.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-10).
  3. «FreeMind - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
  4. «Luberri: Freeplane: buru-mapak egiteko aplikazio libre eta euskalduna» Luberri 2023-07-26 (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
  5. «Freeplane - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
  6. (Ingelesez) «Create mind maps on Linux with Heimer» dnetc.net (Noiz kontsultatua: 2020-09-27).
  7. gorkaazk. (2019-04-10). «Wikipedia – Buru-mapa automatikoak» Bihar da berandu (Noiz kontsultatua: 2019-05-02).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu