Kontsumismo

gero eta ondasun/zerbitzu gehiago erostea sustatzen duen ordena sozioekonomikoa

Kontsumismoa beharrezkoa denaz gainera gero eta produktu eta zerbitzu gehiagoren kontsumoa bultzatzen duen gizarte-jarrera eta gizabanakoengan duen ondorioa da. Oro har, kontsumismo terminoa modu gaitzesgarrian erabiltzen da, eta pertsona baten neurriz kanpoko kontsumoa adierazteko erabiltzen da, behar ez diren eta finean asebetetzen ez duten produktuak erosiz. Terminoa gizartean gertatzen den gehiegizko kontsumoak ingurumenean dituen ondorio kaltegarriak nabarmentzeko ere erabiltzen da.

Beste alde batetik, kontsumismoa kapitalismoaren baitako kontsumo-gizartearen ondorioa da eta publizitatea, moda eta beste mekanismo sozial zenbaitek indartzen dute. Hori gainditzeko, kontsumo arduratsua, bidezko merkataritza, trukea eta beste zenbait ekimen daude.

80. hamarkadaren hasieratik aurrera, herrialde garatuetako kontsumoa izugarri hazi zen. Neurririk gabe gastatu beharra obsezio bilakatu zen askorentzat.

Laburbilduz, kontsumoaren ondorioak hauek dira:

  • Herrialde garatuen eta Hirugarren Munduko herrialdeen arteko desberdintasunak areagotzen dira.
  • Natura-erreserbak agortzen dira eta hondakinak ugaritzen dira. Horrek ingurumena kaltetzea dakar.
  • Kontsumitzaile batzuengan frustrazioa sortzen da, ezin dutelako nahi dutena erosi.
  • Kontsumitzaileek beren identitatea itxuraldatzen dute: garrantzitsu sentitzen dira dutenagatik.
  • Biztanleriaren arteko desberdintasunak eta aurreiritziak ugaritzen dira.

Enpresak gehiago arduratzen dira kontsumitzera bultzatzeko antsietatea sortzeaz, produktuen kalitateaz baino.

XXI. mendeko gaixotasunen artean, erosketekiko mendekotasuna dago. Horren arrazoiak pozik ez egotea, kontsumismoa, materialismoa, eta asisialdia eta denbora librea kudeatzeko gaitasunik ez izatea dira. Sintomak, berriz, hauek dira: armairu beteak, zorrak eta nork bere burua zuritzeko aitzakiak. Mendekotasuna duenaren ohiko profila hau da: pertsona langilea, independentea eta, gehienetan, bere bizitza afektiboarekin gustura ez dagoena; aisialdiko orduak merkataritza-gune handietan ematen ditu, astean bi, gutxienez.

Kontsumismoaren jatorria eta antropologia aldatu

Kontsumismoa, XX. mendean hasi eta garatu egiten da, kapitalismoaren barne logika eta publizitatearen agerpenaren ondorioz. Publizitateak esaterako, kontsumitzaileen beharrak sortzen ditu kontsumismoa sustatuz. Fenomeno hori mendebaldeko bizimoduan garatu da gehienbat. Hala ere, hedapena gaur egun ikaragarria da, giza antropologiak sortu duen terminoari aipua eginda, kontsumoaren gizartea izenpetua. Horrek produktu eta zerbitzuen kontsumo masiboari egiten dio erreferentzia.

Jeremy Rifkinek 1920. urtean zioen bezala: Amerikako Estatu Batuetan gain-produkzioa eman zen, produktibitatearen hazkundearengatik. Europako Mendebaldeko Kapitalismoaren agerpenarekin batera, aberastasunaren eskuragarritasun lehiakorra funtsezko irizpidetzat hartu zen gizakiaren estatusean; baina kasu horretan, dirudunen arteko lehia sortu zen, aberastasunak kentzeko asmoz. Modu horretan, ohore eta boterea lortu, eskuratu, metatu eta sostengatzeko aukerak handitzen ziren. Kapitalismoaren hedapenarekin, eta aberastasunak seguruak zirenean, kapitalismoaren klase gorena etsaiei inpresionatzeko asmoz, kontsumismo eta xahubidera jo zuten. Esate baterako, luxuzko etxeak eraikitzen zituzten, arropa dotore eta bitxi handiekin janzten ziren … Aldiz, beste klaseek, zenbat eta lan gehiago egin, ohore gehiago esleitzen zitzaien. Ekonomia aldetik, gutxiago gastatzen zuten, eta kontsumismo eta zarrastelkeriaren aurkariak ziren. Baina industria gaitasunaren hazkundearekin batera, kontsumitzaileen merkatuak saturatzen hasi ziren eta klase ertain zein baxukoen ohitura xumeak deserrotu behar ziren. Publizitatea eta komunikabideek indarrak batu zituzten klase ertain zein baxukoen bizimodua erabat aldatzeko, hau da, aurrezkiak ez gordetzeko eta erosi edots kontrolik gabeko kontsumoa burutzeko.

Etimologia

Kontsumismo hitzaren eratorria latineko «consumere»-tik dator. Esanahia gastatzea edo suntsitzea esan nahi du.

Kontsumitzera bultzatzen dituzten faktoreak

 Kultura. Kontsumitzailearen testuinguru soziokulturala.

 Estatusa. Maila sozioekonomikoan oinarritua. Maila sozioekonomikoa handitzen denean, gehienetan kontsumoaren hazkundea suertatzen da.

 Afektiboa. Onarpen edo ukapen sozialean datza.

 Beharrizanak. Eguneroko bizitzan beharrezkoak diren produktuei deritze.

 Masifikazioa. Gehiengo batek produktu bat erosita, produktu bera ez dutenean presioa handiagotzen da.

Kontsumismoaren jarrerak

- Jarrera kritikoa «El consumo te consume» Askorentzat kontsumismo hitzak karga politikoa du, gehiegizko kontsumoarekin lotzen baitute, eta horrek beharrezkotasun ezarekin. Beste batzuek aldiz, kontsumismo hitza gizartearen ekonomi erakunde bezala ulertzen dute. Horrek, kontsumitzaile eta ekoizleen nahiak betetzera dakar, hainbat errekurtso zapuztuz. Esate baterako, plastikozko poltsa eta ontzien erabilerarekin, errekak eta ur gozoko erreserbak kutsatzen dira.

Aipatu behar da, teknika modernoenak, higienikoagoak eta erosoagoak direla kontsumitzaileentzat. Gainera, teknika horiek merkatarien diru-sarrerak nabarmen handitzen dituzte; baina ekonomiaren funtzionamenduaren ikuspuntutik, hobeto aprobetxatu daitezken errekurtsoak xahutu egiten dira.


- Jarrera defentsiboak Batzuen ustez, gastuak inoiz ez dira beharrezkoak, baina kotxe bat erosterakoan, hamar mila euro gastatu beharrean, bost mila euro kostatzen duen beste kotxe bat erosi dezakegu, beharrizanak asetzen dituena. Hamar mila eurokoa erosten badugu, bost milakoak asetzen dituen beharrak baino behar gehiago aseko ditugu.

Kausak eta ondorioak Kontsumismoaren kausa nagusiak:

 Publizitatea.

 Aldez aurretiko jarrera, produktuak erabili eta botatzeko.

 Produktu batzuen kalitate eskasa. Erakargarriagoak izaten dira prezio baxuengatik, baina epe luzera garestiagoak izaten dira eta ingurugiroarentzat kaltegarriak, oso.

 Gizentasun eta depresioa bezalako patologiak, publizitate engainagarria sinestera eramaten gaitu; askoren pentsaeraren arabera, arazoak kontsumitzearekin desagertuko dira.

 Hondakinen erabilera okerra, birziklatu eta berrerabili daitezkeenak, alegia.

 Kultura eta presio soziala.

 Gizaki zein gizartearen nortasuna. Imitazioa.

Ondorioak:

 Zoriontasun eza, behar infinituen satisfazio ezak eraginda.


Kontsumoa gizartean Gizarte eta ingurugiro krisi horretan, manifestazioak gero eta nabariagoak dira; komunikabideetan, aberastasunaren banaketa injustuaren inguruan hainbat berri aurkitzen ditugu egunero, pobreziara bideratuak. Horren adibide dugu fenomeno migratzaileetatik hasita, ustiapen laboraletik igaro (gehienbat emakume eta haurretan), deforestazio zein desertifikaziora heldu arte. Kontsumitzera bultzatzen gaituen gizartean bizi gara, behin erabili eta botatzearen generazioan bihurtuta. Publizitatearen helburua ez da ongizatea bermatzea, sistema horren kontsumitzaile sumisoak bilakatzea baizik. Horri lotuta, ekonomiaren eredu ekonomikoak, ekoizpen eta kontsumoaren ustiapenera garamatza. Pentsaezina da arazo ekologiko zein sozialei aurre egitea, neoliberalismoa eteten ez bada.

Desioak beharrak bihurtu Marketina desioak beharrak bihurtzea dituen zientzia da. Gero eta behar gehiago sortzen dira egungo gizartearentzat. Baina salmentak handitzea da benetako helburua.

Ezaugarriak Bizirauteko gizartea Kontsumismo gizartea Beharrak Bizirauteko Bat ere ez, desioa Ekoizpena Mugatua Neurrigabea Kontsumoa Beharrezkoa Kontrola ezina


Ondorioak

Kontsumismoa gaur egungo gizartean, arazoa, gaixotasuna edo moda kontua da? Egun, gizartearen joera edozer erostean oinarritzen da, gehiengoak gogobetetasunagatik eta gutxi batzuk aldiz, beharrizangatik egiten dute. Garrantzitsua da, oso, problematika horren inguruan gehiago aztertzea eta kontzientzia piztea, gaur egun gero eta errotuago dugun bizi baldintzak mugatzen baititu. Hainbat faktorek eragiten dute neurrigabeko kontsumismoan, aurrerapen teknologikoek eta publizitateak, hain zuzen ere. Aurrerapen teknologikoek, eskatzen dena baino gehiago ekoizteko baimena ematen dute. Horrez gain, behar dena baino gehiago eskaintzen aukera dute ere. Funtsezkoa da kontzientzia hartzea eta egoeraren kontrola izatea, zenbat eta nola erosi behar dugun jakin eta kontsumoaren tentaldian ez erori. Egun, sostengarritasunaren paradigman oinarritutako kontzientzia beharrezkoa da. Horrek, gizakiaren oinarrizko beharrizanak asetzen eta egoera kontrolatzen lagunduko baitigu. Berehalako neurri bezala, ingurugiroa kaltetzen dituen diru- laguntzak ezabatu behar dira (850.000 milioi dolar ematen dira urtean ura, energia, arrantza, baso produktu eta mugikorren erabilera sustatzeko). Azkenik, fiskalitateak, ekologia erreforma sakona egitea funtsekoa da, horrela, ondasun eta administrazio publikoaren zerbitzu erosketak irizpide ekologikoak zein sozialak barneratu, arau berriak sortu eta iraunkortasun eta konponketak egitera bideratzen dituen legeen sustapena bultzatuko da. Horrez gain, programa ezberdinak martxan jarri behar dira, esaterako, etiketatu programak eta kontsumo justuaren promozioa. Guzti hori aurrera eramateko, ekonomiaren desmaterializazio estrategiaren barnean kokatu behar gara, existentziaren oinarriak ahuldu gabe, beharrizanak asebetetzera bideratuz.


Bibliografia aldatu

ANDALUZA, Identidad. 2007. La sociedad consumista, una sociedad enferma. identidadandaluza.wordpress.com/2007 tik berreskuratua 2016ko urriaren 18an.

WEBISLAM, Comunidad Virtual. 2011. La sociedad de Consumo. www.webislam.com tik berreskuratua 2016ko urriaren 18an.

Kanpo estekak aldatu