Kontramaisu

itsasontzietako kargua edo lanbidea. Marinelen burua kapitainaren agindupean

Kontramaisu esaten zaio itsasontzietako kargu edo lanbide bati. Ontziko maisuaren bigarrena izaten da, honen laguntzailea. Kontramaisua arduratzen da gaur egun marinelak gidatzeaz. Marinelen burua, maisua bezala hau ere, kapitainaren agindupean egoten da. Maisutzako langilea izaten da, eta erantzukizun hauek gauzatzeko ardura zuzena du:

  • ontziko aparailuen kontserbazioaz arduratzea eta kapitainari beharrezko diren konponketak proposatzea.
  • kargamentua txukun kokatzea
  • ontzia nabigazioak eskatzen dituen maniobrak egiteko prest egotea
  • tripulazioaren ordenari, diziplinari eta zerbitzu onari eustea, eta kapitainari eskatzea komenigarritzat jotzen dituen aginduak eta jarraibideak, baita berehala eta garaiz kapitainari jakinaraztea agintarien esku-hartzea beharrezkoa duen edozein gertaeraren berri.
  • marinel bakoitzari ontzian egin behar duen lana zehaztea, eta behar bezala egiten duela ziurtatzea.
  • ontzia desarmatzen denean, bere aparailu eta trepetxu guztien inbentarioaz arduratzea, eta haien kontserbazioaz eta zaintzaz arduratzea, ontzi-jabeak agindu horretatik salbuesten ez badu.
  • kapitaina eta pilotua ezindu edo ezgaitu geratzen badira, ontziaren agintean eta erantzukizunean jartzea.
Kontramaisu bat marinelen lana gainbegiratzen.

Ontzietako kontramaisuei deitzen diete "lostramo".[1]

Juan Akurio XVI. mendeko itsastar bermeotarra izan zen. Kontramaisua izan zen Conpcepción ontzian munduari bira osoa eman zion Magallaes - Elkano espedizioan. Bidaia bukatu zutenen itsastarren zerrendan, Juan Akurio pilotu gisa agertzen zen.[2]

Erreferentzia aldatu

  1. «kontramaisu - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-25).
  2. Gorostidi Gelbenzu, Angel de. (1907). «Los euskaros en la primera vuelta al mundo» Euskal-Erria (57): 384..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu