Kontrainteligentzia Programa

Kontrainteligentzia Programa edo COINTELPRO (Counter Intelligence Program) Ameriketako Estatu Batuetan FBIk garatutako programa da. Bere helburua herrialdearen barruan egon daitezkeen erakunde politiko disidenteekin amaitzea da. Operazio asko egin diren arren FBIren historian formalki 1956tik 1971era garatu zituzten. Garai hartan alderdi politiko erradikalen aurka ekin zioten, baina askotan biolentzia erabiltzen ez zuten erakunde zibilen aurka ere ekin zioten. Weatherman erakundearen kasua izan daiteke lehenengoaren adibide; baina Lidertzaren Hegoaldeko Konferentzia Kristaua, Martin Luther Kingek gidatua, izan daiteke bigarren kasua. Ku Klux Klan eta Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Naziaren aurkako programak ere garatu dituzte, eskuineko erradikalen aurka eta Pantera Beltzen eta Ezker Berria izeneko erakundeen aurka ezkerrean.

Kanpo estekak aldatu