Kontrainsurjentzia

Kontrainsurgentzia» orritik birbideratua)

Kontrainsurjentzia subertsio egoera batean aginteak horren aurka egiteko burutzen dituen ekimen sozial, politiko eta militarren multzoa da, biztanleria osoa inplikatuz bereziki propaganda, diplomazia publikoa, errepresio politikoa eta estatu-terrorismoa barnehartzen dituena. Historian zehar anitz izan dira kontrainsurgentzia operazio eta kanpainak, bereziki gerra eta iraultza garaietan. Adibidez, ezaguna da Ameriketako Estatu Batuek bultzatu eta sustaturiko gerretan, Irak eta Afganistanen buruturiko kontrainsurgentzia kanpainak.

Komunisten aurkako kontrainsurgentzia operazio batean, zibil bati itaunketa egiten.

Hego Euskal Herrian, euskal gatazkaren urteetan, frankismoaren garaietatik espainiar estatuak kontrainsurjentzia sustatu, bultzatu eta sortu zuen. Espainiako Gobernuak ordaindutako pertsona hauei "inkontrolatuak" deitu ohi zitzaien eta beraien ekintzei "gerra zikina" izena eman zitzaien.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.