Konstantinos Kollias

politikari greziarra

Konstantinos Kollias (grezieraz: Κωνσταντίνος Κόλλιας; Xylokastro-Evrostini, 1901Atenas, 1998ko uztailaren 13a) greziar politikaria izan zen. Greziako lehen ministroa izan zen 1967an.

Konstantinos Kollias
Greziako lehen ministro

1967ko apirilaren 21a - 1967ko abenduaren 13a
Panagiotis Kanellopoulos - Georgios Papadopulos
Prosecutor of the Supreme Court (Areios Pagos) (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaXylokastro-Evrostina Municipality (en) Itzuli, 1901
Herrialdea Grezia
HeriotzaAtenas1998ko uztailaren 13a (96/97 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgreziera
Jarduerak
Jarduerakepailea eta Funtzionarioa

Greziako Erresumako Korintiako probintzian jaio zen. 1940 eta 1944 artean, fiskal nagusi izan zen Grezia Ardatzaren potentziek okupatu zutenean, eta Erresistentziako kideen jazarpenaren erantzule izan zen. Gerraren amaieran auzipetu zuten eta bere lankideek absolbitu egin zuten. Gerraostean Auzitegi Goreneko fiskal nagusia izan zen, eta Grigoris Lambrakis diputatu ezkertiarraren hilketari buruzko ikerketa geldiarazten saiatu zen.

Greziako Junta Militar ultraeskuindarrak 1967ko apirilaren 21ean izendatu zuen lehen ministro, estatu-kolpearen egun berean. Zortzi hilabete geroago, Georgios Papadopulosek ordezkatu zuen, 1967ko abenduaren 17an Konstantino II.a Greziakoa erregearen kontrakolpe porrot egin ondoren.