Konga (gaztelaniaz conga edo tumbadora) perkusio musika tresna da, buru bakarreko kubatar danbor handi eta estua, afrikar jatorrikoa.

Konga parea
Konga gehiago

Afrikar etnia ezberdinek beti izan dituzte danborrak beraien festa erlijiosoetan eta hortik sortu zen konga.

Motak aldatu

Hiru motako kongak daude:

  • Konga (handiena)
  • Tumba (tartekoa)
  • Quinto (txikia)

Horretaz gain badira ere requintoa (quintoa baino txikiagoa) eta supertumba (tumba baino handiagoa)..

Kongak musikan aldatu

Kuban badago bi musika mota nabarmen: herri musika (música popular) eta afro-kubatar musika (música afrocubana).

Herri musika son generokoa da bereziki eta bertan kongak erabiltzen dira, nahiz eta jatorrian ez ziren erabiltzen.

Afro-kubatar musikan aldiz, danborrak dira garrantzitsuenak zeren eta afrikar jatorriko jendeak osatzen du, eta nahiz eta jatorri kultural eta erlijioso ezberdinekoak izan (bantuak, kongoak, jorubak... ) eta etnia bakoitzean danbor mota ezberdinak erabili, gaur egun, dena kongekin jotzen da.

Badago beste genero bat oso garrantzitsua Matanzasen gehien bat: Rumba. Rumban ere oso garrantzitsuak dira kongak.

Kanpo estekak aldatu