Kondrulo

Granulu edo agregatu esferikoa, diametroz normalean milimetro bat inguru duena eta olibinoz edota ortopiroxenoz (enstatitaz edo bronzitaz) osatzen dena. Meteorito arrokatsu batzuetan (kondritoak) proportzio ezberdinetan agertzen da.

Kondruloak kondriten osagarriak biribildu karakteristikoak dira. Kondruloak urtutako edo partzialki urtutako tantak ziren, espazioan libre zeudenak akrezioz asteroide bat osatu zuten arte. Kondrulo hauek planeten sorreran parte hartu zuten oinarrizko zatiak zirela uste da eta eguzki-sistemako atal solidorik zaharrenak izango liratezke.

Kondruloak eta milimetroen eskala bat

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


  Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.