Komuna erakunde subnazional txiki bat da hiribarru, landatarra, edo mistoa, zenbait herrixka elkartuz sortutakoa. Udalerri edo udalbatza edo beste toki administrazio batzuen baliokidea da. Izenak eta funtzioak Erdi Aroan jatorria dute, garai hartan, Italian jaun feudal baten hiri independenteen izendapena zen.

Antzinean, nekazaritzako eta industria arineko taldeko lana bateratzen zen. Gobernuaren arauak betetzen zituzten lekuko agintarien kontrolpean, komunek merkataritza, kultura, osasuna eta segurtasun publikoa ere kontrolatzen zituzten.

Munduan komunak aldatu

Zenbait herrialdek komuna (edo antzeko) izena hartu dute oinarrizkoa administrazio-unitate txikiagorako. Hauek dira: Alemania (Gemeinde), Argentina (Comuna), Belgika (Commune/Gemeente), Txile (Comuna), Kolonbia (Comuna), Frantzia (Commune), Italia (Comune), Luxenburgo (Commune), Herbehereak (Gemeente), Polonia (Gmina), Suedia (Kommun), Suitza (Gemeinde/Commune/Comune), Danimarka (Kommune), Venezuela (Comuna) eta Andorra (Comú).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu