Komentu zesaraugustoarra

Tarraconensis probintziako zati juridiko-administratiboa

Komentu Cesaraugustoarra, (Conventus Caesaraugustanus latinez) Cesaraugusta hiria (egungo Zaragoza) hiriburutzat zuen erromatar komentu juridikoa izan zen, eta Tarrakonense (Hispania Tarraconnesis) zeritzan (lehen Hispania Ziterior zenari Zesar Augustok jarritako izen berria) probintziaren barruan zegoen.

Komentu zesaraugustoarra
 Antzinako Erroma
Administrazioa
Eskualde historikoHispania
Erromatar Inperioko probintziakHispania Tarraconensis
HiriburuaCaesaraugusta
Geografia
Koordenatuak41°39′15″N 0°52′39″W / 41.65424659°N 0.87753582°W / 41.65424659; -0.87753582
Map
Demografia

Komentu juridiko deritzan zatiketa administratiboa Julio Zesarren garaian hasi zen, baina Klaudioren denboran zehaztu eta finkatu zen. Izaera administratibo, politiko, juridiko eta erlijiosoa zuen unitate bat zen, eremuz zatiketa naturalei edo biztanleen homogeneotasunari jarraiki zehaztu ohi zena. Dioklezianok 288. urte aldera egindako berrantolaketarekin, izateko arrazoia galdu zuten unitate horiek.[1]

Iberiar penintsularen banaketa administratiboa Heinrich Kieperten mapan
Iberiar penintsularen banaketa administratiboa Heinrich Kiepert  (1818–1899)-en mapan

Conventus honetan bi coloniae zuden, Colonia Celsa eta Caesaraugusta, eta hamazazpi municipii Ebro arroan denak: Ebro bera, Jalón, Segre, Cinca eta Henares ibaia. Municipii maila zuten hiri horeitatik nabarmenak, Augustoren garaian hauk ziren: Bilbilis (Calatayud), Ilerda (Lérida), Calagurris (Calahorra), Osca (Huesca), Turiaso (Tarazona), Ercavica eta Complutum (Alcalá de Henares).

Erreferentziak aldatu

  1. «Bertan 17 - Erromatar garaia: 3. kapituloa: Gipuzkoako erromatar geografia» bertan.gipuzkoakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).

Kanpo estekak aldatu