Kolonbiako mendigunea

Kolonbiako mendigunea (gaztelaniaz: Macizo Colombiano), Nudo de Almaguer ere deitua, Kolonbiako Andeetako mendigune bat da, gehienbat Cauca, Huila eta Nariño departamenduetan hedatzen dena. 32.682 km²-ko azalera du eta 2.600 eta 4.700 m arteko garaiera[1]. Hegoaldean Nudo de los Pastos mendigunea dauka eta iparraldean Erdialdeko eta Ekialdeko mendikateak bereizten dira.

Kolonbiako mendigunea
Datu orokorrak
Garaiera4.646 m
Motamendikate
Azalera32.682 km²
Geografia
Map
Koordenatuak1°45′N 76°30′W / 1.75°N 76.5°W / 1.75; -76.5
MendikateaAndeak
Estatu burujabe Kolonbia
Kolonbiaren banaketa administratiboa Cauca

Mendiguneak garrantzi handia dauka Kolonbiako hidrografian, bertan elkartzen baitira Magdalena, Cauca, Caquetá eta Patía ibaien arroak. 362 aintzira daude eta handienak -El Buey, San Rafael, Los Andes, San Patricio, Santiago, La Magdalena, Cusillaco eta Río Negro- oso garrantzitsuak dira uraren erregulazioan.[2].

Hiru Natura Parke Nazional daude: Cueva de los Guácharos (90 km²), Nevado del Huila (1.580 km²) eta Puracé (830 km²). Azken hau 1979tik Biosfera Erreserba izendaturik dago[3].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu