Kolitis pseudomenbranoso

Kolitis pseudomenbranosoa Clostridium difficile bakterioak eragindako hesteetako patologia da, kolonaren hantura, sukarra, sabeleko mina eta beherakoak sortzen dituena.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Kolitis pseudomenbranoso
Deskribapena
Motakolitisa, Clostridium difficile intestinal infectious disease (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateainfektologia
Arrazoia(k)Clostridium difficile
Sintoma(k)sukarra, beherakoa, oka, goragalea, idorreria, tripako mina, Azkura, Ikterizia, Dispepsia
Bihotzerrea
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakBankomizina, colestyramine (en) Itzuli, colesevelam (en) Itzuli, colestipol (en) Itzuli, metronidazol, Bazitrazina eta fidaxomicin (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA04.7
GNS-10A04.704.7.
DiseasesDB2820
MedlinePlus000259
eMedicine000259
MeSHD004761
Disease Ontology IDDOID:0060185
C. difficile koloniak odol agarrean

Bakterio eragilea ez da patogeno hertsia, oportunista baizik. Horregatik, ohikoa da gaixotasun hori agertzea ospitaleratuen artean. Bi arrazoi daude horretarako: alde batetik, ospitaleratuek immunitate-sistema ahulagoa dute, eta bestetik sarritan espektro zabaleko tratamendu antimikrobianoa hartzen dute, hesteetako flora bakteriarra desagerrarazten duena, Clostridium difficile-aren kolonizazioa erraztuz [1].

Bakterioak bi toxina indartsu ekoizten ditu, gaitzaren sintomatologia eragiten dutenak. Kolonaren endoskopiak plaka zuri batzuk erakusten ditu, sasimintza delakoak, gaitzari izena ematen diotenak.

Sintomak aldatu

Kolitis pseudomembranotsuaren edo erdimintzezkoaren lehenengo sintomak lehenengo egunean ager daitezkeen arren, 5 eta 10 egunen tartean agertu ohi dira, antibiotikoak hartzen hasten garenetik. Hala ere, gaixotasun hau pairatzen duten pertsonen heren batek, sintomak ez ditu pairatzen tratamentua amaitu eta 1-10 egun pasatu arte. Kasu batzuetan 2 hilabete pasa daitezke sintomarik gabe.

Sintomak, bakterioek eragindako  hantura graduaren araberakoak dira eta sabel huste bigunetatik, kolonaren hantura larria izateraino joan daitezke.[2]

Beraz, sintoma ohikoenak dira:

Bestetik, infekzio larria daukaten pertsonek, kolonaren hantura larria garatu dezakete eta beherako eskasa edo beherakorik ez izatea[3].

Kausak aldatu

Gaixotasun hau Clostridium difficile bakterioak eragindako gaixotasun bat da. Egoera normalean, heste lodian hainbat bakterio aurkitzen dira, baina faktore desberdinengatik hauen alterazioak ematea gerta daiteke. Kolitis pseudomenbranosoa sortzen da Clostridium difficile bakterioak azkarrago hazten direnean hauek kontrolpean mantentzen dituzten bakterioak baino.

Clostridium difficileak bakteria mugikor anaerobikoak, Gram positiboak eta itxura luzangakoak dira. Odol-agarrean kultibatuz gero, gizaki bizidunen barneko tenperaturan eta oxigenorik gabe, hazkuntza optimoa erakusten dute. Bakterio honen andui patologikoek toxina ugari sortzen dituzte, enterotoxina (Clostridium difficile A-ren toxina) eta zitotoxina (Clostridium difficile B-ren toxina) direlarik garrantzitsuenak, beherakoak eta bestelakoak eragiten dituztenak.

 
H&E tindaketa. Erdimintzezko kolonia C. difficile colitis-en, erdimintzezko kolitis mota bat.

Arrisku faktoreak aldatu

  • Antibiotikoak

Alde batetik, antibiotiko askoren ondorioz, aipatutako bakterio hauen gehiegizko hazkuntza eman ohi da, akatu egiten baitituzte hesteko bakterio osasuntsuak. Gaixotasun honekin gehien erlazionaturiko antibiotikoak honako hauek dira: fluorokinolonak (ziprofloxazina eta leboflaxazina, adibidez), penizilinak (amoxizilina eta anpizilina, besteen artean), zindamizinak eta zefalosporinak.[4]

Bestalde, antibiotikoak bakterioek eragindako infekzioetarako dira soilik eraginkorrak, eta ez dituzte sendatzen birusek eragindako gaixotasunak. Hori dela eta, behar ez denean ere antibiotikoak hartuz gero, bigarren mailako efektuak sortu daitezke eta bakterioek antibiotikoekiko erresistentzia irabazi dezakete.

  • Osasun ingurunea

Infektaturik dauden inguruneak osasun guneak dira, hau da, ospitaleak, zaharren egoitzak, eta abar[5]. Horren ondorioz, pertsonek infekzioa garatu dezakete lehenik gorotzean dauden mikroorganismo ezberdinez infektaturiko objektuak ikutuz gero eta ondoren eskua ahora eramanez. Gaixotasuna gorotz-aho bidez transmititzen da eta gerta daiteke langileek gaixoei bakterioa transmititzea, gaixoek beste gaixoei transmititzea, eta abar.[6]

  • Beste batzuk:
  • 65 urte baino gehiago edukitzea edo jaioberria izatea.
  • Heste lodiko beste gaixotasunen bat pairatzea, koloneko minbizia, adibidez.
  • Ebaketa gastrointestinala pairatu izana.
  • Immunitate sistema ahula izatea.
  • Minbiziaren aurkako kimioterapia tratamendua egitea.
  • Azidotasuna murrizteko erabilgarriak diren farmakoak hartzea, batez ere protoien ponpaketa inhibitzen dutenak, infekzio honekiko sentikortasuna handitu dezaketelako.


 
Erdimintzezko kolitisaren argazki endoskopikoa, erdimintz horiekin kolon sigmoideoan

Diagnostikoa aldatu

C. difficile toxina diagnostikatzeko metodoak aurkitu baino lehenago diagnostikoa kolonoskopia edo sigmoidoskopiarekin egiten zen. “Erdimintzen” agerpena kolonaren edo ondestearen mukosan sintoma esanguratsua izan daiteke, baina ez diagnostikatzeko nahikoa izango[7]. Erdimintzak hondakin inflamatorioekin, hau da, globulu zuriekin, egindako jariakin batez osatuta daude.

Kolonoskopioa eta sigmoidoskopioa oraindik ere erabiltzen dira, baina orain azterketa koprologikoak, hots, gorotzen azterketak dira gaixotasuna diagnostikatzeko lehenengo metodoa. Normalean, bi toxina -A toxina eta B toxina- bakarrik aztertzen dira, baina organismoak gehiago ekoizten ditu. Test mota hau ez da eraginkorra %100ean. Izan ere, faltsu-negatibo kopuru handia dauka errepikatu arren.

Entsegu zitotoxikoa aldatu

C. difficile toxinek efektu zitopatikoa dute zeluletan, beraz, efektu horien neutralizazioa antisuero espezifiko batekin egiten da. Metodo hau CDI diagnostikoen teknika berriak aztertzen dituztenen metodo estandarra da. Kultura toxigenikoa ere metodo estandarra da gaixotasuna diagnostikatzeko. Hemen lagin bat hartzen da, gero hazkuntza zelularra egin eta toxinen produkzioa aztertzeko. Azken metodo hau sentsitiboena eta espezifikoena da. Hala ere, denbora eta lan gehien ematen duena da [8].

 
Erdimintzezko kolitisa tomografian

ELISA toxina aldatu

A eta B toxinen ebaluazioa ELISA (Enzyme-Linked Immunosorbent Assay) metodoarekin %63-69-ko sentikortasuna eta %93-100 -ko espezifikotasuna du.

Lehen, adituek 3 lagin bidaltzea gomendatzen zuten gaixotasunaren existentzia alde batera uzteko, lagin horietan emaitza negatiboa bazen. Hala ere, gaur egun badakite errepikatutako laginketa beherako pasarte berdinean ez dela eraginkorra[9]. Ospitale askok A toxinaren ebaluazioa bakarrik egiten dute, baina B toxinaren ebaluazioa gero eta gehiago erabiltzen da. Gomendagarriena bi toxinen ebaluazioa egitea izango litzateke [10][11]. Hau ez bada egiten askotan atzeraldiak gertatzen dira, pazientearen gaixotasuna eta osasunaren okerragotzea ekarri dezaketenak.  

Beste froga batzuk aldatu

Leukozitoen eta laktoferrinaren ebaluazioak ere egin daitezke, baina ez dira beste frogak bezain zehatzak.[12]

PCR aldatu

Polimerasen kate-erreakzioan, denbora errealaren ebaluazioan, C. difficile %93-an aurkitzen da, eta positiboa denean positibo faltsuak %3-a bakarrik dira [13]. Metodo hau kultura zitotoxigenikoa edo entsegu zitotoxikoa baino eraginkorragoa da. Gainera, erantzuna 3 ordutan bakarrik lortu dezakegu. Hala ere, garestiagoa da eta toxinaren genea bakarrik bilatzen du, ez toxina bera. Honek esan nahi du testa konfirmaziorik gabe erabiltzen bada, gaindiagnostikoa gertatu daitekeela.[14]

Tratamendua aldatu

Kasu ohikoetan ez da tratamendu espezifikorik behar.[15]

 
Erdimintzezko kolitisa duen espezimen patologikoa

Medikazioa aldatu

Hainbat antibiotiko erabiltzen dira C. difficile-ren kontra.

  • Bankomizina: tratamendurik ohikoena da. Hau haurdunaldian zehar ere har daiteke, umekian ez duelako bigarren efekturik sortzen. Aho-tratamendua da, eta normalean egunean 4 bider hartzen da, 10 egunen epean.[16]
  • Fidaxomizina: bankomizinaren antzekoa da, baina infekzioa berriro agertzearen arriskua jaisten du[17]. Kasu larrietan aurrekoa baino eraginkorragoa da.
  • Metronidazola: kasu ez-larrietan tratamendu orala izaten da. Infekzio larrietan, aldiz, bankomizinarekin ematen da, baina kasu honetan intrabenosoki aplikatzen da.
  • Kolestiramina: ioien trukerako erresina bat da, eta hesteen mugimendua moteltzen du deshidratazioa prebenituz. Honen erabilera bankomizinarekin batera egiten da.[18]
  • Immunoglobulina intrabenosoa: azken aukera da immunogutxituetan.[18]

Probiotikoak aldatu

Gaur egun, probiotikoen erabilerari dagokionez, ez dago emaitz eraginkorrik.[19][20]

 
C. difficile baziloak SEM mikroskopioan

Gorotz-transplantea edo gorotz-bakterioterapia aldatu

Gorotz transplantea antibiotikoak eraginkorrak ez direnean egiten da, eta kasuen %85-90an emaitza onak ematen dira[21].

Teknika honetan emaile osasuntsu baten gorotzak erabiltzen dira eta haren mikrobiota emaile gaixoan injektatzen da. Helburua da gaixoaren desoreka bakterialarekin, eta ondorioz infekzioaren jatorriarekin, amaitzea.

Gorotz bakterioterapiarekin lortzen dena hurrengoa da: antibiotikoek ezabatutako koloneko mikrobiota berritzea. Honekin batera, Clostridium difficile-ren kolonizazioaren aurkako erresistentzia berrezartzen da.

Kirurgia aldatu

Kasu larrienetan, kolektomia egiten da, hau da, kolonaren zati baten erauzketa.

Prebentzioa aldatu

Gaixotasun hau prebenitzearren komenigarria da:

  • Antibiotikoaren gehiegizko erabilpena ekiditea. Batzuetan gaixotasun birikoetarako errezetatzen dira antibiotikoak eta hauek gaixotasun birikoetarako ez dira eraginkorrak. Ondorioz, itxaron beharrezkoa den hala ez ikusteko, eta antibiotiko bat hartzekotan esprekto mugatutako antibotikoa saiatu hartzen ahalik eta denbora gutxien .

Gaixotasuna daukan pertsona batekin harremanetan bagaude gomendagarria da:

  • Eskuak garbitzea. C. difficile brote bat egotekotan gomendagarria da eskuak ura eta xaboiarekin garbitzea, alkohola bezalako desinfektatzaileek ez baitituzte bakterio honen esporak suntsitzen era eraginkor batean.
  • Behin erabiltzeko eskularruak erabili pertsonarekin gauden bitartean eta ondoren eskuak garbitu
  • Gaixoa dagoen eremuan gomendagarria da kloroa duten produktu desinfektatzaileak erabiltzea esporak suntsitu ditzagun.[22]

Erreferentziak aldatu

  1. Albero, Josu: Mikrobioen mundu liluragarria, EHUak argitaratuta (2019) 81-82 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2
  2. (Gaztelaniaz) «Colitis por Clostridium difficile - Trastornos gastrointestinales» Manual MSD versión para público general (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  3. (Ingelesez) Clostridioides difficile infection. 2019-10-20 (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  4. Luciano, Jason A.; Zuckerbraun, Brian S.. (2014-12). «Clostridium Difficile Infection» Surgical Clinics of North America 94 (6): 1335–1349.  doi:10.1016/j.suc.2014.08.006. ISSN 0039-6109. (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  5. Dumyati, Ghinwa; Stone, Nimalie D.; Nace, David A.; Crnich, Christopher J.; Jump, Robin L. P.. (2017-04). «Challenges and Strategies for Prevention of Multidrug-Resistant Organism Transmission in Nursing Homes» Current Infectious Disease Reports 19 (4)  doi:10.1007/s11908-017-0576-7. ISSN 1523-3847. (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  6. Trick, William; Sokalski, Stephen; Levato, Joseph; Sweis, Rolla; Veleeparambil, Surej; Johnson, Stuart; Weinstein, Robert A.. (2015). «Hospital-Wide Evaluation of Probiotic Administration as Primary Prevention of Clostridium difficile Infection (CDI) in a Tertiary Care Hospital» Open Forum Infectious Diseases 2 (suppl_1)  doi:10.1093/ofid/ofv133.686. ISSN 2328-8957. (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  7. Zaghloul, Mona Z. (2014). «Pseudomembranous colitis» Tropical Medicine & Surgery 02 (04)  doi:10.4172/2329-9088.1000e120. ISSN 2329-9088. (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  8. Manual of clinical microbiology. (8th ed. argitaraldia) ASM Press 2003 ISBN 1555812554. PMC 50035668. (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  9. Deshpande, Abhishek; Pasupuleti, Vinay; Patel, Preethi; Ajani, Gati; Hall, Geraldine; Hu, Bo; Jain, Anil; Rolston, David D.K.. (2011-08). «Repeat Stool Testing to Diagnose Clostridium difficile Infection Using Enzyme Immunoassay Does Not Increase Diagnostic Yield» Clinical Gastroenterology and Hepatology 9 (8): 665–669.e1.  doi:10.1016/j.cgh.2011.04.030. ISSN 1542-3565. (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  10. Sutherland, R.. (2009-08). «Basic science: (March 2009)» Breast Cancer Online 12 (8)  doi:10.1017/s1470903109990216. ISSN 1470-9031. (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  11. Lyras, Dena; O’Connor, Jennifer R.; Howarth, Pauline M.; Sambol, Susan P.; Carter, Glen P.; Phumoonna, Tongted; Poon, Rachael; Adams, Vicki et al.. (2009-03-01). «Toxin B is essential for virulence of Clostridium difficile» Nature 458 (7242): 1176–1179.  doi:10.1038/nature07822. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  12. Vaishnavi, Chetana; Bhasin, Deepak; Kochhar, Rakesh; Singh, Kartar. (2000-12). «Clostridium difficile toxin and faecal lactoferrin assays in adult patients» Microbes and Infection 2 (15): 1827–1830.  doi:10.1016/s1286-4579(00)01343-5. ISSN 1286-4579. (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  13. Chen, Shuyi; Gu, Huawei; Sun, Chunli; Wang, Haiying; Wang, Jufang. (2016-09-06). «Rapid detection of Clostridium difficile toxins and laboratory diagnosis of Clostridium difficile infections» Infection 45 (3): 255–262.  doi:10.1007/s15010-016-0940-9. ISSN 0300-8126. (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  14. Luo, R. F.; Banaei, N.. (2010-08-04). «Is Repeat PCR Needed for Diagnosis of Clostridium difficile Infection?» Journal of Clinical Microbiology 48 (10): 3738–3741.  doi:10.1128/jcm.00722-10. ISSN 0095-1137. (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  15. Nelson, Richard L; Suda, Katie J; Evans, Charlesnika T. (2017-03-03). «Antibiotic treatment forClostridium difficile-associated diarrhoea in adults» Cochrane Database of Systematic Reviews  doi:10.1002/14651858.cd004610.pub5. ISSN 1465-1858. (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  16. McDonald, L Clifford; Gerding, Dale N; Johnson, Stuart; Bakken, Johan S; Carroll, Karen C; Coffin, Susan E; Dubberke, Erik R; Garey, Kevin W et al.. (2018-03-19). «Clinical Practice Guidelines for Clostridium difficile Infection in Adults and Children: 2017 Update by the Infectious Diseases Society of America (IDSA) and Society for Healthcare Epidemiology of America (SHEA)» Clinical Infectious Diseases 66 (7): 987–994.  doi:10.1093/cid/ciy149. ISSN 1058-4838. (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  17. Drekonja, Dimitri M.; Butler, Mary; MacDonald, Roderick; Bliss, Donna; Filice, Gregory A.; Rector, Thomas S.; Wilt, Timothy J.. (2011-12-20). «Comparative Effectiveness ofClostridium difficileTreatments» Annals of Internal Medicine 155 (12): 839.  doi:10.7326/0003-4819-155-12-201112200-00007. ISSN 0003-4819. (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  18. a b Stroehlein, John R.. (2004-06). «Treatment of clostridium difficile infection» Current Treatment Options in Gastroenterology 7 (3): 235–239.  doi:10.1007/s11938-004-0044-y. ISSN 1092-8472. (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  19. Na, Xi; Kelly, Ciaran. (2011). «Probiotics in Clostridium difficile Infection» Journal of Clinical Gastroenterology 45: S154–S158.  doi:10.1097/mcg.0b013e31822ec787. ISSN 0192-0790. (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  20. Bauer, Martijn P; van Dissel, Jaap T; Kuijper, Ed J. (2009-12). «Clostridium difficile: controversies and approaches to management» Current Opinion in Infectious Diseases 22 (6): 517–524.  doi:10.1097/qco.0b013e32833229ce. ISSN 0951-7375. (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  21. Burke, Kristin E.; Lamont, John T.. (2013-07-19). «Fecal Transplantation for RecurrentClostridium difficileInfection in Older Adults: A Review» Journal of the American Geriatrics Society 61 (8): 1394–1398.  doi:10.1111/jgs.12378. ISSN 0002-8614. (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  22. Savidge, Tor C; Urvil, Petri; Oezguen, Numan; Ali, Kausar; Choudhury, Aproteem; Acharya, Vinay; Pinchuk, Irina; Torres, Alfredo G et al.. (2011-08-21). «Host S-nitrosylation inhibits clostridial small molecule–activated glucosylating toxins» Nature Medicine 17 (9): 1136–1141.  doi:10.1038/nm.2405. ISSN 1078-8956. (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).

Kanpo estekak aldatu