Koldo Anasagasti

Gaztelaniazko eleberrigilea

Koldo Anasagasti Olabeaga (Cumaná, Venezuela, 1954) erbestean jaiotako ekonomialari eta idazlea, administrazioaren eta enpresa batzuen goi kargua izan da. Iñaki Anasagastiren anaia da.

Koldo Anasagasti
Bizitza
JaiotzaCumaná, 1954 (69/70 urte)
Herrialdea Venezuela
 Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria

Biografia aldatu

1954an jaio zen, gurasoen erbestealdian, Cumaná-n (Venezuela). Bilbotarra 7 urte zituenetik eta algortarra azken 41 urteetan, Deustuko Merkataritza Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua lortu zuen. Metalurgia- eta kazetaritza-sektoreko enpresen administrazioan lehen lanak egin ondoren, ikus-entzunezkoen mundura bideratu zen, eta Euskal Telebista eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren zuzendari izan zen. Enpresaburu autonomo gisa, 3 Koma 93 S.A. lantegia sortu zuen, telebista-saioak eta telefilmak ekoizteko. [1] 2019tik, erretreta hartu ondoren, autoedizioaren bidez, lau eleberri plazaratu ditu.

Bibliografia aldatu

Orain arte lau eleberri plazaratu ditu:[2]

  • 2019: El último fotograma, John Anduezarekin batera.
  • 2020: ¡Maldito caballo!, Círculo Rojo.
  • 2021: Y llegaron galernas, Círculo Rojo.
  • 2022: Clandestina. Un irrintzi desde Venezuela, Círculo Rojo, ISBN: 9788411373173.

Baita komiki bat ere plazaratu zuen:

  • 1982: Sabino

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu