Kokand
Kokand edo Kokhand (uzbekeraz: Қўқон, Qo‘qon; persieraz: خوقند; txagataieraz: خوقند; errusieraz: Коканд) Uzbekistango hiria da, Fergana probintzian, Ferganako haranaren mendebalean. 161.000 biztanle ditu.
Kokand Qo‘qon, Қўқон | |
---|---|
giza kokalekua | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Uzbekistan |
Region of Uzbekistan | Fergana probintzia |
Jatorrizko izena | Qo‘qon, Қўқон |
Posta kodea | 150700 |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°31′43″N 70°56′33″E / 40.5286°N 70.9425°E |
Azalera | 40 km² |
Altuera | 409 m |
Demografia | |
Biztanleria | 252.731 (2020ko urtarrilaren 1a) 5.831 (2018) |
Dentsitatea | 6.318,28 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+05:00 |
Hizkuntza ofiziala | Uzbekera |
kokand.uz |
Burdinbide-gune garrantzitsua da. Industria kimikoa, metalgintza, janari-industria eta ehungintza ditu jarduera ekonomiko nagusi.
Historia aldatu
Ruj izeneko sha edo buruzagiak XVIII. mendearen hasieran Ferganan sortu zuen khanerriko hiriburua izan zen Kokand. Txinaren mende egon zen aldi batez (1758) eta Tashkent eta Turkestan aldera hedatu zen khanerria XIX. mendearen hasieran. 1866an, errusiarrek beretu zuten.