Knossos

Antzinako minoikoen hiria

Knossos[1] (antzinako grezieraz: Κνωσός, Linear B: 𐀒𐀜𐀰ko-no-so) antzinako hiria zen, Kretako iparraldean zegoena.

Knossos
Datu orokorrak
Motaorganized archaeological site (en) Itzuli, turismo-atrakzioa eta Polis
Geografia
Map
Koordenatuak35°17′53″N 25°09′47″E / 35.297961111111°N 25.163155555556°E / 35.297961111111; 25.163155555556
UTC orduaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Estatu burujabe Grezia
Decentralized administration of GreeceDecentralized Administration of Crete
Eskualdea Crete Region
Unitate periferikoaHeraklion (unitate erregionala)
UdalerriaHeraklion Municipality
Leku geografikoaKreta
Geologia
GaraiaZibilizazio minoiko

K.a. 3000. urtea baino lehenagokoa da. Minos errege mitologikoaren jauregia izan zen. K.a. XV. mendean mizenastarrek okupatu zuten, geroago dorioarrek, eta erromatarrek.[2] Minostar zibilizazioaren gune nagusia izan zen. Hain zuzen ere, Knossosko jauregi handiaren ikerketetatik ezagutzen da zibilizazio minoikoa[3]. Jauregi osoa, gotortu gabe zegoena, harriz egina zegoen egurrezko egitura baten gainean, eta erdiko patio baten inguruan biltzen zen[4].

Freskoen etxea aldatu

Jauregiaren[5] ipar-mendebaldean, "Freskoen etxea" deritzona dago, K. a. XV. eta K. a. XII. mendeen artean erabilgarri egon zena. Etxebizitza eraikin txiki samarra da, baina fresko ederrak nabarmentzen dira.[6]

Errege jauregia aldatu

Knossosen monumentu garrantzitsu bat, errege jauregia deitzen da. Jauregiaren ipar-ekialdeko muturrean kokatzen da. Izaera erlijioso sendoa du, eta aristokrazia edo hierarkiaren kide nabarmen baten bizilekua izan zitekeen. Mendi-magalaren sekzio batean eraiki zen,eta fatxadak Kairatos ibaiaren haranera ematen zuen. Beheko solairua mantendu da eta lehen solairuaren zati bat zaharberritu da; bigarren solairu bat zegoen goian.[7]

Knossos mitologian aldatu

Antzinako Greziar elezaharren arabera, Minos erregearen hiriburua[8] zen, eta bertan zegoen labirintoa. Hiria suntsituta gelditu zen K.a. 1400. urte inguruan, arrotzen erasoz ziurrenik, baina gero greziar hiri jorietakoa izan zen K. o. IV. mendera arte. Tradizioaren arabera, Minos erregea Kretara iritsi zenean, hiru gunetan banatu zuen, eta hiru hiri sortu zituen: Knosos, Festo eta Zidonia.[9]

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  2. «Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  3. Serrano Espinosa, Manuel. (2002). TAUROKATHAPSIA Y JUEGOS DEL TORO DESDE SUS ORÍGENES HASTA LA ÉPOCA IMPERIAL ROMANA. UNIVERSIDAD COMPLUTENSE DE MADRID FACULTAD DE FILOLOGÍA Departamento de Filología Griega y Lingüística Indoeuropea, 165 or..
  4. Durando, Furio.. (2005). Grecia. LIBSA ISBN 84-662-1106-3. PMC 59354301. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  5. www.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  6. «Υπουργείο Πολιτισμού και Αθλητισμού | Οικία των τοιχογραφιών στην Κνωσό» odysseus.culture.gr (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  7. «Υπουργείο Πολιτισμού και Αθλητισμού | Βασιλική έπαυλη Κνωσού» odysseus.culture.gr (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  8. Odisea. Anaya, 178 or. ISBN 9788467828702..
  9. Sáseta Naranjo, Rafael Antonio. (2019-11-20). «Estrabón, clasicismo e Hispania» Hispania Antiqua (XLIII): 31–52.  doi:10.24197/ha.xliii.2019.31-52. ISSN 2530-6464. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).

Kanpo estekak aldatu