Klovis I.a

Frankoen lehen errege (c 466-511)

Klovis edo Klodoviko I.a[1] (Tournai, 465Paris, 511) frankoen erregea izan zen 481-511 bitartean.

Klovis I.a

Frankoen erregea

481 - 511ko azaroaren 27a
Txilderiko I.a - Teodoriko I.a Austrasiakoa, Klodomir, Txildeberto I.a, Klotario I.a

Erromako kontsula

Bizitza
Jaiotzaezezaguna, 466 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaFrankoen Erresuma
HeriotzaParis511ko azaroaren 27a (44/45 urte)
Hobiratze lekuaAbbey of St Genevieve (en) Itzuli
Familia
AitaTxilderiko I.a
AmaBasina Turingiakoa
Ezkontidea(k)frankish princess (en) Itzuli
Clotilde (en) Itzuli  (493 -  511ko azaroaren 27a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaMerovingiar leinua
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 21067 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Aita Txilderiko I.a hil zenean (481), Tournaiko franko saliarren errege izendatu zuten.[oh 1] Klotilderekin ezkondu zen.

486ean, Soissonsko guduan Siagrio jeneral erromatarra garaitu zuen, "erromatarretan azkena". Alamanei irabazi zien (495), baita burgundiarrei ere (500). 507an, Loira ibaia gurutzatu zuen Tolosa Garonako Bisigodoen Erresuman gaindi, eta Septimaniako mugetara heldu. Alariko II.a erregea hiltzera heldu zen, Vouilléko guduan. Monarkia franko merovingiarraren fundatzailea eta ia Galia osoko errege bakar bihurtu zen. Ondorioz, Erromako berant inperioaren Ekialdeko enperadoreak kontsul titulua eman zion.[2]

Bere emazte Klotilderen eta Reimseko San Remigio apezpikuaren eraginez katolizismora aldatu zen; katolizismoa babestu eta Orléansko kontzilioa bildu zuen (496an gutxi gorabehera). Bere heriotzaren ondoren, erresuma bere lau semeen artean banatu zen: Txildeberto, Klodomiro, Klotario eta Teodoriko.

Izena aldatu

Chlodovech forma frankikoa latindu eta Chlodovechus izena hartu zuen; geroago, berriz, Ludovicus. Frantseseko Louis izena bertatik dator, eta gaztelaniazko Luis ere bai. Euskaraz, jatorrizko Chlodovech formatik sortu zituen Sabin Aranak, bere izendegian, Koldobika izena eta haren laburdura Koldo.

Erreferentziak aldatu

Oharrak aldatu

  1. Franko saliarrek mende hauetan galdu bide zuten beren hizkuntza, frankoniera zaharra, franko ripuarioek ez bezala.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu