Kleopatra II.a Egiptokoa

Kleopatra II.a Egiptokoa (K.a. 185-K.a. 116) Ptolomeo V.aren eta Kleopatra I.a Egiptokoaren alaba eta Ptolomeotar dinastiako Egiptoko erregina izan zen.

Kleopatra II.a Egiptokoa

Ptolomeotar Erresumako erregina erregente

K.a. 175 - K.a. 164
Ptolomeo VI.a - Ptolemy VIII Physcon (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaK.a. 185
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 116 (68/69 urte)
Familia
AitaPtolomeo V.a
AmaKleopatra I.a Egiptokoa
Ezkontidea(k)Ptolomeo VI.a
Ptolemy VIII Physcon (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaPtolomeotar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Bere ama K.a. 175ean hil ondoren bere anaia Ptolomeo VI.arekin ezkondu zen K.a. 173an, eta biak, bere beste anaia Ptolomeo VIII.arekin batera Egiptoko elkargobernariak izan ziren K.a. 171 eta K.a. 164 bitartean.

K.a. 170ean Antioko IV.a Epifanes Siriakoak Egipto inbaditu zuen, azkenik Erromaren laguntzarekin Egiptok K.a. 168an irabazi zuen gudu bat eraginez.

Kleopatra bere seme Ptolomeo VII.aren erregeorde bihurtu zen bere senarra K.a. 145ean hil ondoren, eta hurrengo urtean bere anaia Ptolomeo VIII.a Fiskonekin ezkondu zen. Honek bere iloba eta semeordea zena hil eta bere burua errege izendatu zuen. K.a. 142an, Kleopatra II.agandik dibortziatu gabe, honen alaba eta bere iloba zen Kleopatra III.arekin ezkondu zen, tronura lotuz.

K.a. 131n Kleopatra bere anaia Ptolomeo VIII.aren aurkako matxinada baten buru izan zen, Egiptotik kanporatu ahal izan zuena Kleopatra III.arekin batera. Ondoren Ptolomeo VIII.aren 12 urteko semea zen Ptolomeo Menfitis izendatu zuen errege. Baina Ptolomeo VIII.ak bere semea hiltzea agindu zuen, honen ondoren Kleopatrak erregetza bakarrik hartu zuelarik. Tronua Seleuzidar Inperioko Demetrio II.a Nikatorri eskaini zion, baina Ptolomeo VIII.ak hau ere hiltzea agindu zuen eta Kleopatrak Sirian babestu behar izan zuen K.a. 127an. Ptolomeo VIII.a orduan Egiptora itzuli zen eta berarentzat aldarrikatu zuen tronua. K.a. 124an publikoki aldarrikatu zen bera eta Kleopatraren arteko baketze bat, eta ordutik biek eta Kleopatra III.ak batera gobernatu zuten Ptolomeo VIII.a K.a. 116an hil zen arte. Handik gutxira hilko zen Kleopatra II.a ere.


Aurrekoa
Ptolomeo VI.a
Egiptoko elkargobernaria Ptolomeo VI.a eta Ptolomeo VIII.arekin
K.a. 171-K.a. 164
Ondorengoa
Ptolomeo VIII.a


Aurrekoa
Ptolomeo VIII.a
Elkargobernaria Ptolomeo VI.a, Ptolomeo VII.a, Ptolomeo VIII.a eta Kleopatra III.arekin
Ondorengoa
Ptolomeo VIII.a eta Kleopatra III.a


Aurrekoa
Ptolomeo VIII.a
Elkargobernaria Ptolomeo VIII.a eta Kleopatra III.arekin
Ondorengoa
Ptolomeo IX.a eta Kleopatra III.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kleopatra II.a Egiptokoa Aldatu lotura Wikidatan