Topologian, Klein botila bi dimentsioko gainazal ez-orientagarri mota bat da. Möbius xingolek ez bezala, Klein botilek ez dute mugarik.

Klein botila baten irudikapena.

1882an deskribatu zuen aurrenekoz Felix Klein alemaniar matematikariak. Hasieran Kleinsche Fläche ("Klein gainazala") izena eduki behar bazuen ere, itzulpen akats baten ondorioz Kleinsche Flasche ("Klein botila") izena hartu zuen eta azkenean termino berria alemanera pasatu zen.

Ebaketa aldatu

Klein botila simetria-planotik ebakitzen denean bi Möbius xingola lortzen dira, bata bestearen ispilu-irudia izanik.

Kanpo estekak aldatu