Klaudio Gallastegi

euskal idazlea

Klaudio Gallastegi Zenarrutzabeitia (Elorrio, Bizkaia, 1906ko azaroaren 8a - Plentzia, Bizkaia, 1988ko urtarrilaren 28a) euskal idazlea, Bilboko San Antoneko parrokoa izan zen eta Vatikanoko II. kontzilioaren ostean euskaraz lehen meza eman zuen Bilbon.

Klaudio Gallastegi

Bizitza
JaiotzaElorrio1906ko azaroaren 8a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaPlentzia1988ko urtarrilaren 28a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakapaiza eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 513

Garai hartan euskaraz meza bat izatea ez-ohiko arrakasta zen. Izan ere, don Klaudioren mezak euskaldunentzat elkarrekin arriskurik gabe biltzeko toki eta esperantzarako leiho ere baziren. Bestelako euskal kultur ekintza publikorik ez zegoenean, Bilboko euskaltzale asko -fededunak eta fedegabeak- hantxe elkartzen ziren, eta San Antongo euskal mezaren ondoan, eliz atarian Boni Fernandez eta bere lagunei esker txistu-kontzertua entzun, klandestinitateko azken berriak elkarri konta, eskuz esku isilpeko paperak pasa eta lehen euskaldun taldetxoak eratzen ziren, eta Bilbo Zaharreko tabernetatik zehar, txikito batzuk edaten ziren bitartean, garai hartako euskaldun berriek euskaraz praktikatzeko aukera izaten zuten. [1]

Gallastegiren omenez, Bilbon, San Anton elizara doan bide nagusia bere izena darama [2] Kale honen izena ofizialki "On Klaudio Gallastegi" kalea izena dauka. Elorrioko kale batek ere bere izena darama.[3]

Lanak aldatu

Poesia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Kintana, Xabier. (1994). Bilbao, euskararen bizitzan. X. Kintanaren Euskaltzaindian sartzea. Euskaltzaindia.
  2. (Gaztelaniaz) «On Claudio Gallastegi Kalea - Callejero de Bilbao - Callejero.net» bilbao.callejero.net (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).
  3. (Gaztelaniaz) «Klaudio Gallastegi Kalea - Callejero de Elorrio - Callejero.net» elorrio.callejero.net (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).

Kanpo estekak aldatu