Kivikeko Erregearen hilobia

Kivikeko Erregearen hilobia (suedieraz: Kungagraven i Kivik, Kiviksgraven) Suedia hegoaldeko Eskaniako konderrian dagoen Brontze Aroko hilobia da. Simrishamn udalerriko Kivik herrixkan dago. Tamaina handikoa izateagatik jarri zitzaion "Erregearen hilobia" izena.

Erregearen hilobia
Sarrera

Historia aldatu

K.a. 1000 urtearen inguruan eraiki zen, Iparraldeko Brontze Aroan. Mendeetan harrobi gisa erabili zen bain a1748an bi nekazarik hilobi bat aurkitu zuten eta altxorra aurkitu zuteneko zurrumurrua zabaldu zen, haiek ezetz esan arren.

Gustaf Hallström arkeologo suediarrak indusketak egin zituen 1931 eta 1933 artean eta hainbat hezur eta sukarriz egindako tresna aurkitu zituen. Bi zista ere aurkitu ziren, harrien artean egindako kutxak.

Egitura aldatu

320 metrotako altuera duen muino batean kokaturik dago, Eskaniako konderriaren hegoaldean. 75 metrotako diametroa dauka eta Europako gainerako hilobiekin alderatuz Kivikekoa petroglifoz apaindua dago. Ikerketek diotenez hilobia hiru aldiz handiagoa izan zen.

Iruditegia aldatu


Kanpo estekak aldatu

55°41′N 14°14′E / 55.683°N 14.233°E / 55.683; 14.233