Kitzikapena, kitzikadura edo narritadura libido edo sexu-gogoa piztearen ondorioa da, sexu harremana izan baino lehen. Kitzikapenak eragin fisiko narbamenak ditu gizon eta emakumearen kasuan. Gizonaren kasuan, zakila handitu, gogortu eta tentetu egiten da, eta emakumearen kasuan, bagina zabaldu eta busti eta titiburuak gogortu egiten dira. Erreakzio fisiko hauen helburua gizona eta emakumea sexu-harreman eta koitorako prestatzea da. Bestelako eragin fisikoak ere badakartza kitzikapenak, bihotz-maiztasuna gehitzea esaterako. Kitzikapen-egoerara heltzeko musuak, laztanak eta bestelako sexu jolasak behar izaten dira, pizgarri moduan.

600
Kitzikapenean, emakumearen bagina busti egiten da.
180
Kitzikapenean, gizonaren zakila tentetu egiten da.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.