Kintilo (latinez: Marcus Aurelius Claudius Quintillus; † 270), erromatar enperadorea izan zen 270ean. Klaudio Gotiko enperadorearen anaia ere bazen.

Kintilo


Erromatar enperadorea

270eko urtarrila - 270
Klaudio Gotiko - Aureliano
Bizitza
JaiotzaSirmia, 212
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaAquileia, 270 (egutegi gregorianoa) (57/58 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Familia
Ezkontidea(k)ezezaguna
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Ez dago garbi Kintilok boterea eskuratzeko era. Badirudi, anaia hil ostean, legioek enperadore aldarrikatu zutela, eta, ondoren, Senatuak onetsi zuela.

Klaudio Gotikok, hala ere, Aureliano hautatu omen zuen enperadore. Danubioko legioek Aurelianori Augusto titulua eman zioten.

Kintiloren agintaldiaren iraupena ere ez dago garbirik. Iturri batzuek diote 17 egunekoa izan zela. Beste batzuek, ordea, 6 hilabetekoa. Haren heriotzaren kausa ere zalantzan dago. Soldaduek hil omen zuten diziplina militar zorrotza zela eta. Beste batzuek suizidioa aipatzen dute, eta beste batzuek Aurelianoren kontrako borroka. Denak bat etortzen dira Aquileia hirian hil zela esaterakoan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kintilo Aldatu lotura Wikidatan