Mesopotamiako mitologian Kingu Apsu hil ondoren Tiamaten bigarren ezkontide bihurtu zen deabru bat izan zen. Tiamatek, Apsuren heriotza mendekatu behar zuela konbentziturik, Kinguri "patuaren taulatxoak" eman zizkion. Hauek zuten boterea eta honela bihurtu zen Kingu Jainkoen printze. Baina guduan Tiamat Marduken esku hil zen, eta Kingu, matxinadaren buruzagia izateagatik, hiltzera eta bere odoletik giza arraza sortua izatera zigortua izan zen, jainkoak zerbitzatzeko. Enuma Elish olerki epikoko protagonistetako bat da.

Kanpo estekak aldatu