King John´s gaztelua (ingelesez King John's Castle, euskaraz John Erregearen gaztelua esan nahi du) Irlandako Errepublikako Limerick hirian kokatzen den gaztelua da, zehatzago izatekotan, Shannon ibaiaren aldamenean dagoen "Erregearen uhartea" (King's Island) izeneko hiriko eremuan kokatzen da. Gaztelutik nagusiki kanpokaldeko harresiak eta gotortutako dorreak kontserbatu dira, hauek turismogune gisa egokitu direlarik. Bisitarien gunearen eraikitze prozesuan zehar gazteluaren patioan bikingoen kokaleku bat aurkitu zen.

King John's Gaztelua
King John´s gaztelua, aurrekaldean Shannon ibaia duelarik.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Munster
Irlandaren banaketa administratiboaLimerickeko konderria
HiriaLimerick
Koordenatuak52°40′11″N 8°37′32″W / 52.669722222222°N 8.6255555555556°W / 52.669722222222; -8.6255555555556
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1210
JabeaJoanes Lur Gabea
KomisarioaJoanes Lur Gabea
Arkitektura
Ondarea
288

Historia aldatu

Thormodr Helgason errege vikingoak eraiki zuen lehenengo gaztelua "erregearen uhartean" ibaiaren gaineko kontrola ezartzeko asmotan. 922an izan zen hori.

1172an anglo-normandiarrak iritsi ziren eta 1174ean hiria suntsitu zuten. 1197an Joanes I.a Ingalaterrakoak foruak eman zizkion Limericki eta uste da orduan hasi zirela gaztelua eraikitzen, 1200 urtearen inguruan bukatu zutena. Garai hartan gazteluaren betebeharra batez ere administratiboa zen izan ere hiru auzo koordinatu behar baitzituen, Ingelesen auzoa, irlandesena eta Erregearen uhartea.

XVII mendean bost setio izan zituen gazteluak.

Kanpo estekak aldatu