Kiloaren zisterna edo Pecquet zisterna linfa jasotzen duen gune bat da. 3 linfa hodi nagusik hemen drainatuko dute daramaten edukia: hesteetako hodi linfatikoa eta gerrialdeko bi hodi linfatikoak (hauek beheko gorputz adarretako, pelbiseko, giltzurrunetako, giltzurrun gaineko guruinetako eta abdomen paretako hodi linfatikoetako linfa jasoko dute). Kiloaren zisterna jarraia izango da torax hodiarekin eta goranzko bidea egingo du.

Kiloaren zisterna
Xehetasunak
Hona
drenatzen du
abdominal part of thoracic duct (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezcisterna chyli
TAA12.4.01.012
FMA5835
Terminologia anatomikoa

Kokapen anatomikoa eta morfologia aldatu

Kokapena aldatu

Gehienetan gune erretrokuralean kokatuta dago. Hala ere, abdomenean edo toraxean aurkitu daiteke askotan. Zisterna hau abdomen aorta eta diafragmaren eskubiko hirukiaren artean dago. Eskuineko  giltzurrunaren gainean eta L1 eta L2 orno gorputzen aurrean kokatuta dago.

Kiloaren zisternaren goikaldetik torax hodia eratzen da.

 
Kiloaren zisternaren aldaera ezberdinak

Morfologia aldatu

Anpulu edo zaku itxura izan ohi du, baina aldaera oso ezberdinak izan dezake. Normalean,  anpulu bakarrez ez dago eratuta. Noizbaiten, anpulu bikoitzak eta hirukoitzak deskribatu dira. Hala ere, ohikoena plexu itxura izatea da. Hori dela eta, ez du gorputzeko beste zisternen antzeko itxura.

Funtzioa aldatu

Kiloaren zisternak hesteetatik datorren gantzez beteriko kiloa jasotzen du, digestioaren produktu lipidikoen helmuga gisa jardunez. Hodi kiliferoak deritzenak, heste meharreko biloetan kokatzen dira, eta hauek zisternarainoko bidea egiten dute. Gantz hauek, hodi hauetatik kilomikroi moduan igarotzen dira. Kilomikroiak lipoproteinak dira, proteinaz inguratutako gantz emultsioak. Hauek gongoil abdominaletatik igaro beharko dute zisternara heldu arte, non torax-hoditik aurrerantz jarraituko dute.

Patologiak aldatu

Pseudokilotoraxa aldatu

Pseudokilotoraxa edo pleurako isuri kiliformea agertzen denean pleuraren isurketa gertatzen da eta isurtzen den likidoa arrea izango da, lipido kantitate handiaren eraginez. Kasu honetan lesioa ez da torax hobian egongo. Garrantzitsua da kilotoraxa eta pseudokilotoraxa desberdintzea, izan ere, tratamenuda eta pronostikoa ez da berdina bi kasuetan. Beraz, kilotoraxa torax hobiaren apurketaren ondorioz gertatzen den pleuraren irurtzea izango da eta pseudokilotoraxa, aldiz, ez da torax hobiaren apurketaren ondoriozkoa nahiz eta pleuraren isurketa ere gertatu. Pseudokilotoraxaren intzidentzia askoz ere txikiago da kilotoraxarenarekin alderatuz. Pseudokilotoraxaren kausa nagusienak artitis reumatoidea eta tuberkulosia dira.

Kilo aszitisa aldatu

Kilo aszitisa peritoneo barrunbean kiloa metatzen denean sortzen den patologia da.Hau abdomeneko linfa hodien obstrukzioa edo apurketaren ondorioz gertatzen da, adibidez, distentsio abdominalaren edo neoplasia baten eraginez. Abdomeneko kirurgiaren eraginez ere agertu daiteke baina ez da hain ohikoa. Patologia hau diagnostikatzeko likido aszitikoan (peritoneo barrunbean metatzen den likidoa) barrunbe trigllizeridoen maila neurtzen da eta kasu honetan mailak igota egongo dira.

Erreferentziak aldatu

  1. Tijerina GO, Elizondo ORE, Ruiz FR, et al. Morfología del conducto torácico y su importancia clínica. Med Univer. 2007;9(35):73-76.
  2. Colaboradores de Wikipedia. (2020, 17 mayo). Cisterna del quilo. Wikipedia, la enciclopedia libre. https://es.wikipedia.org/wiki/Cisterna_del_quil
  3. Wikipedia contributors. (2021, 15 mayo). Cisterna chyli. Wikipedia. https://en.wikipedia.org/wiki/Cisterna_chyli

Kanpo estekak aldatu