Kielgo matxinada, alemanez: Kieler Matrosenaufstand, 1918ko azaroaren 3an, jada Lehen Mundu Gerraren amaieraldera, Alemaniako Kiel portuan ainguratua zegoen Alemaniako Itsas Armada Inperialaren itsasgizonek burutu zuten matxinada bat izan zen.

Kielgo matxinada
Irudia
Motamatxinada
Matxinada
Denbora-tarte1918ko urria - 
KausaNaval order of 24 October 1918 (en) Itzuli
Honen ondorioaAzaroko Iraultza

Jada, data hauetarako Alemaniar Inperioa Lehen Mundu Gerrako Mendebaldeko Frontea mantendu eta britainiar eta frantziaren erasoei aurre egiteko zailtasun handiak izan eta egoera larrian zegoenez, alemaniar gizartean ezinegona eta goi kargu militarren aurkako joera handia piztu zen, gerra latz hark jada hildako eta zauritu kopuru erraldoiak eragin baizituen. Gainera, britainiar eta frantziarrei estatubatuarrak batu zitzaizkien. Alemaniar gizarteko sektore askotan gerrar amaitutzat eman eta bakea sinatzeko joera sortu zen. Bestalde, Paul von Hindenburg eta Erich Ludendorff goi kargu militarrek jada alemaniar gudarosteak aliatuen gudarosteen erasoei aurre egiteko ezintasuna zuela onartu zuten, urriaren 5erako Gilen II.a Alemaniakoak gobernuaren aldaketa onartu eta Max von Baden printzea aliatuekin bake akordio bat lor zezan kantziler izendatu zuen.

Hortaz, Reinhard Scheer itsas armadako goi karguak lur lehorrean alemaniarren ezintasuna orekatu edo gutxienez bake akordioa sinatzeko baldintzak hobetuko lituzkeen azken uneko itsas ekintza bat burutzea erabaki zuen.

Garai honetarako, jada alemaniar itsas base militarretako marinel askoren artean sozialismoa eta anarkismoaren hazia ereina zegoen eta 1917ko Errusiako Iraultza eredutzat zuten. Hortaz, heuren iritziz goi-kargu militarren ohorea gordetzeko besterik balio ez zuen eraso suizida baten partehartzeko aurkakotasuna azaldu zuten.

Urriaren 29an, eraso aginduaren zain zeuden alemaniar itsasontzietan matxinada piztu zen, berehala portuetan ainguratuta zeuden beste hainbat otsasontzietara zabalduz.

Kanpo estekak

aldatu