Khepri, eguzki jainkoa, autosortua, betiereko biziaren ikurra, egiptoar mitologian, existentziaren etengabeko aldaketaren irudia zen.

Khepri
Antzinako Egiptoko erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AmaNut

Ikonografia aldatu

Zerutik eguzki diskoa bultzatzen ari zen kakalardo bat bezala irudikatua izan zen. Baita kakalardo burudun gizon bat bezala ere, batzuetan, uas zetroa eta ankha zeramatzana.

Mitologia aldatu

Kheprik bere burua sortzen zuen goizero, Eguzki "berri" bezala birsortuz, eta, horregatik, Atumekin lotua izan zen. Betiereko bizitzaren ikur bezala, goizeko eguzkia zen, Ra jainkoaren manifestazio bat. Piramideen testuen arabera, Lurra, Khepri jainkoaren kerru bat zen.

Bizidunek jasaten dituzten aldaketen hasiera sinbolizatzen du, jaiotzen direnetik hiltzen diren arte, baita bere birsortzea ere, Dauteko frogak gainditzen bazituzten.

Sinkretismoa aldatu

Atum jainkoarekin lotua izan zen, autosortutako eguzki jainkoa, batzuetan, Ra jainkoaren manifestazio bezala goiza argitzean.

Gurtza aldatu

Bere santutegi nagusia, Iunun, (Heliopolis)en zegoen, Kairotik gertu.

Kakalardo sakratua, hil errituetan erabilitakoa, Antzinako Egiptoko kuttunik ezagunenetako bat izan zen.

Kanpo estekak aldatu