Userkara Nimaatra Khendyer edo Khendyer soilik, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 1718 eta K.a. 1712 bitartean gobernatu zuena Krauss eta Franke egiptologoen arabera.

Khendyer

Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XVIII. mendea
HeriotzaK.a. XVIII. mendea ( urte)
Hobiratze lekuaDahshur
LeinuaEgiptoko XIII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Turineko Errege Kanonaren arabera, User...ra Khendyer bezala agertzen da VI.20 erregistroan. Uste denez, bere erregealdiak, lau eta sei urte bitartean iraun zuen, K.a. XVIII. mendearen amaiera aldera.

Bere Horusen izena, Hor Dyed kheperu izan zen "Horus, aldaketa egonkorrena", bere Nebtyren izena, "Bi andreak, belaunaldi egonkorrenak", bere Urrezko Horusen izenak "belatz handia" esan nahi zuen (eta zeozer gehiago, ulertezina dena); bere Tronu izena Userkara izan zen "indartsua da Raren izpiritua", baita Nimaatra ere, "Maatarena dena, Ra da", bere jaiotza izena Khendyer izan zen. Errege zerrendetan, Userkara Khendyer bezala agertzen da.

Bere garaiko eraikinak aldatu

 
Saqqaran dagoen Khendyerren amaitu gabeko hil multzoaren marrazkia

Bere hil multzoa, Saqqaran aurkitu zen, 1929an, 1931n identifikatu zen eta G. Jequierrek industu zuen. Bi harresik inguratzen dute, kanpokoa adobezkoa eta barnekoa harrizkoa, ziuraski, adobezko bat ordezkatu zuena. Harresi hauek, baxuerliebe batzuk zituzten, hauen arrastoren batzuk geratzen direlarik.

Hil tenplua ekialdean zegoen, piramidearen ondoan. Zutabe hondaren batzuk, bere izena daramate. Iparraldeko zatian kapera bat zegoen.

Piramidea, 52 metroko luze-zabalerako oinarria eta 37 metroko altuera zuena, granito beltzeko piramidioi batek koroatzen zuen, baina, beranduago, harrobi bezala erabilia izan zen, eta, gaur egun, askoz txikiagoa da. Piramidearen barnean, hirurogei tona pisatzen zituen kuartzitazko bloke bakarrean zizelkatua izan zen ganbera ixten zuten bloke sistema konplexudun pasabide batzuk zeuden. Sarrera, mendebaldeko aurpegian zegoen, 39 eskailera mailako korridore igokari batekin, bi harrizko bloke zituena, itxiz, hil kamerara iritsi aurretik.

Iparmendebaldean, tamaina txikiagoko ondoko piramide bat zegoen, ziuraski erreginarentzako, eta, eremuaren barnean, zenbait hilobi, ziuraski errege familiako kideenak. Dirudienez, multzoa ez zen eraikitzen amaitu. Erreginaren piramideko sarkofago batek, lau urteko erregealdia izan zuela adierazten du.

Bere garaiko testigutzak aldatu

Khendyer, nagusiki, bere hil multzoagatik da ezaguna, Saqqaran, bere lurperatze tokia, piramide batekin, barne harresi batekin eta kanpoko beste batekin inguratua. Multzoaren barnean, hil tenplu bat, kapera bat eta erreginaren piramidea ere baditu, iparraldean.

Khendyer faraoiaren daturen batzuk, bi papirotan erregistratuak daude: Brooklyngoa eta Boulaq 18an.

Bere izena daramaten zenbait objektu ere ezagutzen dira:

  • Saqqaran aurkitutako ontzi kanopo txatal bat, bere emaztearen izen partziala duena: Seneb... (Sonbhenas, Ryholten arabera)
  • Erregeak, Abidoseko Osirisen tenpluan egitea agindutako eraikuntza lanak erregistratzen dituen hilarri bat, non Ankhu chatya izendatzen den.
  • Khedyer erregearen semearen izena ematen duen hilarri bat, Liverpoolen zegoena, Bigarren Mundu Gerran suntsitua izan zena.

Ryholten arabera, faraoi honen izena daramaten beste objektu batzuk honako hauek dira:


Aurrekoa
Sebekhotep II.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XIII. dinastia
Ondorengoa
Imiramesha