Khan el-Khalili (arabieraz: خان الخليلي, ingelesez: Khan El-Khalili) Egiptoko Kairoko antzinako bazar zaharra da. Merkataritza gune zaharra da; bertan ere tailer txikiak aurki daitezke.

Khan el-Khalili
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herriaKairoko gobernazioa
Koordenatuak30°02′51″N 31°15′44″E / 30.0475°N 31.26222°E / 30.0475; 31.26222
Map
Altitudea32 m, itsas mailaren gainetik
Bazar barruko eraikin zahar baten sarrera.

Historia aldatu

Arabiar azoka honen lehenengo informazioak 1382koak dira. Urte horretan Dyaharks el-Jalili emirak karabansarai (edo jan) handi bat eraiki zuen. Karabansaraiak merkatarientzako ostatua eta alondea zen; leku horretan animaliekin eta salersogaiekin atseden hartzen zuten. Toki horiek askotan aktibita ekonomikoak garatzeko erreferentzia lekuak izaten ziren. Gaur egun jatorrizko karabansarai horrek irauten du, Sikka Jan el-Jalili eta Badestan kaleen artean.

Interes bereziko lekuak aldatu

Khan el-Khalili oso inguru egokia da paseatzeko, kaleak eta dendak ikusgarriak baitira. Dena dela, badira aipamen berezia merezi duten zenbait toki:

  • Fishawi kafetegia: 200 urte baino geihago darama gauez eta egunez irekita. Barrualdea ispiluez apainduta dago.
  • Midaq kalezuloa: Naguib Mahfuz idazleak (Literatura Nobel Saria 1988an) bertan kokatu zuen bere liburu ezagunetariko bat, Mirakuluen kalezuloa alegia.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Khan el-Khalili