Kevin McDowell

triatleta estatubatuarra

Kevin McDowell (1992ko abuztuaren 1a) estatubatuar triatleta profesionala da.[1] Gaur egun Colorado Springs-en bizi eta entrenatzen du, Coloradon.

Kevin McDowell
Bizitza
JaiotzaPark Ridge (Illinois)1992ko abuztuaren 1a (31 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaGeneva (Illinois)
Colorado Springs
Hezkuntza
HeziketaGeneva Community High School (en) Itzuli
University of Colorado, at Colorado Springs (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraktriatleta
Pisua65 kilogramo
Altuera183 zentimetro

Twitter: KMcDowell1 Instagram: kevinmcdowell1 Edit the value on Wikidata

McDowell Park Ridge-n (Illinois) Chicagoko ipar-mendebaldeko auzoan jaio zen eta inguruko Mount Prospect-en hazi zen sei urte bete zituen arte, bere familia Genevara joan zen eta.

2015ean Panamerikar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen bakarka. Errelebo mistoen proban ere parte hartzen du txapelketa ezberdinetan. 2018ko Munduko Txapelketan brontzezko domina lortu zuen proba honetan eta 2020an zilarrezko domina. McDowell 2020ko Tokioko Udako Olinpiar Jokoetan lehiatuko zela iragarri zuten. Jokoak urtebetez atzeratu ondoren, McDowell seigarren sailkatu zen gizonezkoen triatloi proban 2021eko uztailaren 25ean. Uztailaren 29an, McDowellek zilarrezko domina lortu zuen errelebo mistoen lehen proban, Morgan Pearson, Katie Zaferes eta Taylor Knibb-ekin batera.[2]

Nazioarteko emaitzak aldatu

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio   Japonia   Errelebo mistoa
Errelebo Mistoen Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Hanburgo   Alemania   Errelebo mistoa
2020 Hanburgo   Alemania   Errelebo mistoa
Panamerikar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Toronto   Kanada   Errelebo mistoa

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Triathlon, World. «Athlete Profile: Kevin McDowell» World Triathlon (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
  2. Clair, Stacy St. «Kevin McDowell of Geneva wins an Olympic silver medal a decade after beating cancer: ‘I’m at a loss for words’» chicagotribune.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).

Kanpo estekak aldatu