Keep Calm and Carry On

Keep Calm and Carry On (euskaraz: egon lasai eta jarrai aurrera) 1939. urtean Erresuma Batuko Gobernuak argitaratutako kartel bat da, Bigarren Mundu Gerra hasi baino hilabete batzuk lehenagoko egonezina eta beldurra lasaitzeko asmoz. Kontuan izan behar da Ingalaterra inbasio arriskuan zegoela. Oso gutxi erabili zen eta ez zuen hedapen handirik izan.

Posterra

Iragarki moduko hau 2000. urtean berraurkitu zuten eta geroztik asko erabili izan da, gehienbat dekorazio eta parodia arloetan. Garai hartako oso poster gutxi aurkitu izan dira. 2012ra arte soilik 2 kartel originalen berri izan da baina urte horretan Antiques Roadshow telebista saioan beste 15 ere erakutsi ziren.

1939ko lan honek aldaera asko izan ditu, gehienak parodia moduan eginak, beti ere esaldi berbera errotzat izanda.

Kanpo estekak aldatu