Zientzia-kazetaritza

kazetaritzaren generoa, kazetaritza teknikak erabiltzen duen zientzia-dibulgazioa
Kazetaritza zientifikoa» orritik birbideratua)

Zientzia-kazetaritza edo zientzia alorreko kazetaritza, gai nagusitzat zientziaren dibulgazioa duen kazetaritzaren adarra da. Zientzia dibulgazioaz arduratzen den kazetaritza da eta kazetaritza arloko testu-tipoak erabiltzen ditu, betiere gai nagusitzat zientzia alorreko gaiak hartuz.

Norteko Ferrokarrilla, irratsaioa eta podcast formatuan EITBek urtetan eskaini duen dibulgazio saioa. Argazkian Guillermo Roa, urte askotan irratsaioa gidatu duen zientzialari-kazetaria.