Kayla Cromer

aktore estatubatuarra

Kayla Cromer (San Jose, Kalifornia, 1998ko otsailaren 17a) estatubatuar aktorea da. 2020an, Matildaren papera lortu zuen Everything's Gonna Be Okay telesailean[1]. Telesail batean protagonista autista bat antzezten duen lehen aktore autista da[2][3].

Kayla Cromer
Bizitza
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm6915308 Twitter: KaylaCromer17 Instagram: kaylacromerofficial Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

San Josen jaio zen Pam eta Reno Cromerren familian[2] eta Morgan Hillen hazi zen[4]. 9 urterekin paranormalarekin interesatzen hasi zen[4]. Cromerrek kokapen ospetsuak ikertu ditu, hala nola, RMS Queen Mary[4] eta Winchester etxea[2].

Gaztetan FBIko ikertzaile bihurtzeko asmoa suen, baina Keira Knightley Pirates of the Caribbean: The Curse of the Black Pearl filmean ikusi ondoren aktore lanetan hasi zen[2]. 2017an Los Angelesera joan zen bere aktore ibilbidean zentratzeko[4].

Ibilbidea aldatu

South of Hell telesailean debutatu zuen 2015ean. Geroago Desert Dwellers eta Blood Orange filmetan eta Everything's Gonna Be Okay telesailean agertu zen. Okinawa izeneko filmean agertzekoa zen, baina 2018an ekoizpena hondatu egin zen zuzendariaren heriotzaren ondorioz. Gainera, modelo gisa lan egin zuen[5].

Bizitza pertsonala aldatu

7 urte zituela, diskalkulia, dislexia eta arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua diagnostikatu zizkioten, eta urte batzuk igaro ondoren autismoa. 2019ko Freeform Summiten bere diagnostikoa ezagutarazi zuen publikoki[6][7]. Telesail batean protagonista autista bat antzezten duen lehen aktore autista da[2][3]. Aktore izateaz gain, ekintzailea ere bada eta autista izateari estigma kendu nahi dio[8].

Filmografia aldatu

Zinema aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia
2016 Desert Dwellers Gloria
2017 Blood Orange Tiffany

Telebista aldatu

Urteak Izenburua Pertsonaia Oharrak
2015 South of Hell Maria/Abigail gaztea 2 ataletan
2017 Ghost Brothers Bere burua Atal batean
2020-2021 Everything's Gonna Be Okay Matilda Moss
2023 Monster High Twyla Boogeyman (ahotsa) 5 ataletan

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Canfield, David. «Why Kayla Cromer deserves an Emmy nod for her groundbreaking turn in Everything's Gonna Be Okay» Entertainment Weekly 2020-07-06 (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  2. a b c d e (Ingelesez) Borama, Jennifer. «10 Things You Didn’t Know About Kayla Cromer» TV Overmind 2020-02-02 (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  3. a b (Ingelesez) Weaver, Emily. «8 Reasons We Love Kayla Cromer (Besides the Fact That She's Cooler Than Cool)» PopSugar 2020-08-02 (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  4. a b c d (Ingelesez) Bergado, Gabe. «Everything's Gonna Be Okay Star Kayla Cromer on Autism Representation and Changing Hollywood» Teen Vogue 2020-01-30 (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  5. (Ingelesez) Appelbaum, Lauren. «Neurodiverse Actress Kayla Cromer Breaking Barriers in Authentic Representation» Respect Ability 2020-01-16 (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  6. (Ingelesez) Tingley, Anna. «‘Everything’s Gonna Be Okay’ Star Discloses She’s on Autism Spectrum» Variety 2019-03-28 (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  7. (Ingelesez) Raga, Pippa. «Unlike 'Atypical' and 'The Good Doctor,' 'Everything's Gonna Be Okay' Actually Cast an Autistic Actor» Distractify 2020-01-17 (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  8. (Ingelesez) Gallagher, Caitlin. «'Everything's Gonna Be Okay' Shows Getting Autism Right On TV Is Actually Pretty Simple» Bustle 2020-01-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).

Kanpo estekak aldatu