Katie Taylor (Bray, 1986ko uztailaren 2a - ) irlandar boxeolaria da, Europako eta Munduko txapelduna izateaz gain 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuena. 60 kg-ko txapelketan hartzen du parte.

Katie Taylor

Bizitza
JaiotzaBray1985eko uztailaren 2a (38 urte)
Herrialdea Irlandako Errepublika
Familia
AitaPete Taylor
Hezkuntza
HeziketaUniversity College Dublin
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria eta futbolaria
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera165 zentimetro

katietaylor.ie
IMDB: nm2513572 Facebook: KatieTaylorBoxing Twitter: KatieTaylor Instagram: katie_t86 Olympic.org: katie-taylor FIFA: 264962 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Hastapenak aldatu

Futbolean ere jokatu izan zuen arren (Irlandako futbol selekzio nazionalean ere bai), boxeolaria ere izan zen bere aitaren eskutik boxeoan hasi zen 1998an hamabi urte zituela.

Lehenengo tituluak aldatu

Lehenengo garaipen handia 2005eko Europako amateur txapelketan lortu zuen "urrezko domina" eskuratzean. 2006an Europako txapeldun izateaz gain Munduko txapeldun ere bihurtu zen New Delhin jokaturiko 60 kg-ko finalean Annabella Farias argentinarra garaitzean. Garaipen sortak aurrera jarraitu zuen hurrengo urteetan ere Europako (2007-2011) eta Munduko (2008-2012) txapelketak irabaziz.

Joko Olinpikoak aldatu

Beste hainbat garaipenen ondoren Mundu mailako famatu bihurtu zen 2012an Londresko Joko Olinpikotan urrezko domina irabaztean. Irlandan benetako fenomenoa bihurtu zen eta 2012ko kirolaria izendatu zuten.

Lehen txanda pasa ondoren Erresuma Batuko Natasha Jonas gaindituz finalerditara sartu zen. Bertan Tajikistango Mavzuna Chorievari irabazi behar izan zion.

Finalean Errusiako Sofya Ochigavaren aurka jokatu eta 10-8 (R1: 2-2; R2: 1-2; R3: 4-1; R4: 3-3) irabazi zuen.

Tituluak aldatu

  • Txapeldun olinpikoa (1): 2012
  • Munduko Amateur Txapelketa (4): 2006, 2008, 2010, 2012
  • Europako Amateur Txapelketa (5): 2005, 2006, 2007, 2009, 2011
  • Europako Batasuneko Amateur Txapelketa (4): 2008, 2009, 2010, 2011
  • Errusiako Nazioarteko txapelketa (1): 2009

Kanpo loturak aldatu