Kathleen Jessie Raine (Ilford, Londres, 1908ko ekainaren 14a2003ko uztailaren 6a) britainiar poeta izan zen. Natura-zientzietako ikasketak egin zituen, Cambridgeko Unibertsitatean. Han William Empson eta Charles Madge poetak ezagutu zituen, eta bigarrenarekin ezkonduko zen aurrerago. Nahiz eta hasieran zientziaren poesia deritzonaren jarraitzailea izan, Empsonen eredura, geroxeago poesia mistikoagora eta neoplatonikora jo zuen, William Blakeren eta XVIII. mendeko mistiko Emanuel Swedenborgen eraginpean. Haren lehen poema-liburuak naturari buruzkoak dira: Stone And Flower (1943, Harri eta lore) eta Bizi. Gero Bazter mortu batean (1974), Erretratu obala (1977), eta Lurraren orakulua (1980) liburuak etorri ziren. Bestalde, liburu autobiografiko bat idatzi zuen (Agur, soro zoriontsuak), eta baita poesia-kritikako beste zenbait ere: William Blake eta mitologia tradizionala. Aurrerago bere poemen bildumak argitaratu zituen: Poema guztiak (1981); Poema hautatuak (1989).

Kathleen Raine

(1991)
Bizitza
JaiotzaIlford (en) Itzuli1908ko ekainaren 14a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres2003ko uztailaren 6a (95 urte)
Familia
AitaGeorge Raine
AmaJessie Wilkie
Ezkontidea(k)Hugh Sykes Davies (en) Itzuli
Charles Madge (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaGirton College (en) Itzuli Artean graduatu : natura zientziak
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, literatura-kritikaria, itzultzailea eta kritikaria
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Jasotako sariak
Influentziakperennial philosophy (en) Itzuli

Musicbrainz: d8e6675d-98fd-4f58-ba0a-0868539a8d9a Discogs: 2397518 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu