Polimeroen kimikan kate-transferentzia esaten zaio prozesuan gertatzen den erreakzio berezi bati zeinetan hazten ari den polimeroaren zentro aktiboa beste molekula bati transferitzen zaion[1].

P• + XR' → PX + R'•

Kate-transferentziaren ondorioz lortutako polimero-kateak laburragoak dira teorian izan behar zuketena baino, hots, pisu molekular txikiagokoak dira. Berez gerta daiteke edo kate-transferentziako agente baten bidez sortzea eragin daiteke. Kate-transferentzia gerta daiteke adizio-polimerizazio mota guztietan.

Zentro aktiboaren transferentzia egin dakioke hasarazleari, monomeroari, polimeroari edo disolbatzaileari.

Ondorioak aldatu

Gorago esan bezala kate-transferentziaren ondorioa izaten da polimero-kateak laburragoak izatea. Zein punturaino laburtuko diren hiru faktoreren arteko harremanen menpe izango da: transferentzia-abidura (Ktr), polimerizatze-abidura (Kp) eta erreakzioaren berraste-abiadura (Ka). Ondorengo taulan laburbiltzen dira gerta daitezkeen kasuak[1]:

Kasua Kp - Ktr erlazioa Ka - Kp erlazioa Eragina-mota Abiduran eragina Pisu molekuiarrean eragina
1 Kp >> Ktr Ka ≈ Kp Transferentzia arrunta Eraginik ez Txikiagotzea
2 Kp << Ktr Ka ≈ Kp Telomerizazioa Eraginik ez Asko txikiagotzea
3 Kp >> Ktr Ka < Kp Abiadura txikitzea Txikiagotzea Txikiagotzea
4 Kp << Ktr Ka < Kp Kate-transferentzia degradatzailea Asko txikiagotzea Asko txikiagotzea

Kate-transferentzia motak aldatu

Kate-transferentziak hainbat modutan pasa daitezke. Zentro aktiboarekin erreakzionatzen duen molekularen izaeraren arabera sailkatzen dira.

  • Transferentzia-agente bati. Transferentzia-agenteek gutxienez lotura kimiko ahul bat izaten dute transferentzia-erreakzioa errazten duenak. Tiolak izaten dira agente tipikoak.
  • Transferentzia monomeroari. Horrelakoak gertatzen dira hazten ari den polimero-kateak atomo bat erauzten duenean monomerotik. Hortaz hazteari lagatzen dio eta kate berri bat sortzen da. Katioi-polimerizazioetan eta eraztun-irekierazko polimerazazioetan usu gertatzen dira.
 
  • Transferentzia polimeroari. Horrelakoak gertatzen dira normalean ingurunean polimero asko pilatu denean. Adibidez, erradikal-polimerizazioetan pasatzen da ia monomero guztia kontsumitu denean. Horrelakoetak polimero adarkatuak formatzen dira. Dentsitate txikiko polietilenoaren ezaugarriak oso sentikorrak dira egoera honekiko, esaterako.
 
 

Erreferentziak aldatu

  1. a b Iruin, J.J. & Elortza, J.M.. (1988). Kimika fisiko makromolekularra. Udako Euskal Unibertsitatea, 98-117 or. ISBN 84-86967-01-5..

Kanpo estekak aldatu